Ekitaldia
Mosaico Italiano 5. Proiekzioa. L'avventura.
2025/02/19 18:30 - 21:00
Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Italia Txiki Elkarteak antolatutako film proiekzioa eta ondorengo solasaldia, Mosaico Italiano 5 zikloaren barruan:
L'avventura
Michelangelo Antonioni | 1960 | 142’ Jatorrizko bertsioa
gaztelaniazko azpitituluekin (JBGA)
1960an Antonionik zuzendu zuen komunikaezintasunari buruzko lau kapitulutako lehena izango zen filma. Eolias uharteetan emakume bat itsasontzi batean desagertu izana eta hura ezin aurkitu izatea norbere burua aurkitzeko saiakera bat besterik ez dira izango. Giza hauskortasunari eta sentimenduen isolamenduari buruzko filma da, Monica Vittiren emanaldi handiarekin.
Aurkezle eta solasaldikideak: Francesco Roncaglia, Roberta Napoli
(Hizkuntzak: euskara, italiera, gaztelania; filmaren hizkuntza: italiera, gaztelaniazko azpitituluekin)
Ikusi saioaren aurkezpenaren bideoa
Egile eskubideak babesteko asmoz, filma ez da streaming-ez igorriko. Ordez, ekitaldiaren aurkezpena eta filmaren ondorengo solasaldia besterik ez dira eskainiko.

Areto nagusia
Donostia
Agenda KMK