Ekitaldia
Proiekzioa. Roma città aperta
2025/04/29 18:30 - 21:00
Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Italia Txiki Elkarteak antolatutako film proiekzioa eta ondorengo solasaldia, Mosaico Italiano 5 zikloaren barruan:
Roma città aperta
Roberto Rossellini | 1945 | 100’ Jatorrizko bertsioa
gaztelaniazko azpitituluekin (JBGA)
Oraindik ere faxistek okupatzen duten Erromako hiriaren
testuinguruan, erresistentzia moraleko istorioak elkartzen dira;
horien artean, Anna Magnanik eta Aldo Fabrizik interpretatutakoak
nabarmentzen dira.
Gerra amaitu eta berehala eta egoera
ezegonkorretan filmatu ondoren, filmak Urrezko Palma jaso zuen
Cannesko jaialdian, eta Italiako neo-errealismoaren adierazpena izango
da (mundu mailako ospeko mugimendu kulturala izan zen).
Aurkezle eta solasaldikideak: Silvia Casagrande, Marcello Gisondi
(Hizkuntzak: euskara, italiera, gaztelania; filmaren hizkuntza: italiera, gaztelaniazko azpitituluekin)
Egile eskubideak babesteko asmoz, filma ez da streaming-ez igorriko. Ordez, ekitaldiaren aurkezpena eta filmaren ondorengo solasaldia besterik ez dira eskainiko.

Areto nagusia
Donostia
Agenda KMK