Ekitaldia
MintzaLagun Diálogos. La arquitectura ante los retos del calentamiento global
2025/02/18 19:00 - 21:00
KM Kulturuneak antolatutako solasaldia, Mintza Lagun Diálogos zikloaren barruan:
La arquitectura ante los retos del calentamiento global
Geure buruari etorkizuneko hiriei buruz galdetzen diogu. Zein ote diren berotze globalaren erronkei hobeto aurre egin ahal izango dieten materialak, diseinua eta egitura. Segurtasuna eta ekonomia nola uztartzen diren ere aztertuko dugu, bai eta natura integratzeak zer eginkizun bete behar duen ere.
David García-Asenjo arkitektoa, irakaslea eta ikertzailea da. Dibulgatzaile gisa nabarmendu da Julia en la onda eta prentsan egindako kolaborazioetan.
Nuria Prieto (1985) arkitekto independentea da. Bere proiektuen artean, nabarmentzekoak dira Cidade da Cultura museorako erakusketa-espazioen muntaketa edo Galiziako Erresumako Artxiboaren erreforma.
Partaideak: David García-Asenjo, Nuria Prieto; Gonzalo Torné
(Hizkuntza: gaztelania. Aldibereko itzulpen zerbitzua eskuragarri)

Areto nagusia
Donostia
Agenda KMK