Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

MintzaLagun Diálogos. Colonizaciones tecnológicas de las ciudades

2025/02/20 19:00 - 21:00

KM Kulturuneak antolatutako solasaldia, Mintza Lagun Diálogos zikloaren barruan:

Colonizaciones tecnológicas de las ciudades

Datuen teknologiek hiriak eta lurraldeak kolonizatzeko modu berri bat sortu dute. Tekno-konkista horiek datuen enpresa transnazional handiek gauzatzen dituzte, "hodei” (clouds)-etatik, baita sare sozial eta telematikoetatik ere. Herritarren bizitza (dronak, zaintza-kamerak...) eta iritzi publikoa (sare sozialak, publizitate engainagarria, gezurrak...) begiratu eta kontrolatzeaz gain, horiek menderatu eta politika publiko demokratikoekin zerikusirik ez duten helburu estrategikoetara bideratu nahi dira. Hiriaren nozioa birpentsatu eta Telepolisa eratu behar da, sare sozial askori espazio publiko izaera ukatuz, eta, bereziki, mendekotasun-sortzaile diren aplikazioen bidez haurren buruak kolonizatzen dituztenei.

Javier Echeverría Ezponda. Saiakeragilea eta zientzia eta teknologiaren filosofoa, joan den mendearen amaieran Telépolis (1994), Cosmopolitas Domésticos (1995, Anagrama Saiakera Saria) eta Los Señores del Aire (1999, Saiakera Sari Nazionala) argitaratu zituen. Berrikiago argitaratu ditu Entre cavernas: de Platón al cerebro pasando por Internet (2013), El Arte de Innovar (2017) eta Tecnopersonas: cómo nos cambian las tecnologías (Lola S. Almendros-ekin batera, 2020 eta 2023). Gaur egun, Jakiunde-ko (Zientzia, Arte eta Letren Akademia) eta International Academy of Philosophy of Science-ko akademiko osoa da. 

Partaidea: Javier EcheverriaVilma Coccoz

(Hizkuntza: gaztelania. Aldibereko itzulpen zerbitzua eskuragarri)

Ikusi jatorrizko bertsioaren bideoa

Ikusi euskararako aldibereko itzulpenaren bideoa

Google Calendar-era gehitu

Areto nagusia

Donostia

Agenda KMK