Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Hitzaldia. Ars medica erromatar garaiko Euskal Herrian, M. Izagirre

2025/02/26 19:00 - 21:00

KM Kulturuneak eta Miguel de Aranburu Gipuzkoako Historialarien Elkarteak antolatutako hitzaldia, Gipuzkoako Historiaren Pasarte Ezezagunak zikloaren barruan:

Ars Medica erromatar garaiko Euskal Herrian

Egungo gizartean, aski ezaguna da emakumeek osasun eta zaintza arloetan duten, eta luzaroan izan duten garrantzia, baina denboran atzera begiratuz gero egoera honek uste baino tradizio luzeagoa duela jabetzen gara. Izan ere, historiaren beraren hastapenez geroztik aurkitzen ditugu emakumeak zeregin hauek betetzen. Antzinate erromatarrean jada nahiko esanguratsua da emakumeek emagin, mediku, inude edota farmakopea modura izandako zeresana. Edonola ere, erromatar geografiaren hedadura kontuan izanda argi dago egoera oso anitzak aurkitzen direla, eta Euskal Herrian, esaterako, iturriek ezartzen dizkiguten mugak medio, emakume hauen arrasto zuzena aurkitzea ez da kontu erraza. Dena den, medikuntza zientifikoa hedatu aurreko garai hauetan Antzinateko profesionalek bestelako baliabideetara jotzen zuten, gure ikuspuntutik medikuntza-popularretik eta sinesmenetatik gertuago leudeken, eta erlijioa eta magia funtsezko ardatz zituzten praktikak burutuz. Beraz, hari horri tiraka, erromatar garaiko Euskal Herrian osasun-jarduerei buruz ditugun testigantzak ezagutaraztea da hitzaldi honen helburua.

Maddi Izaguirre. Historian graduatua EHU/UPVn, eta Madrilgo Universidad Autónoman Historia y Ciencias de la Antigüedad masterra burutua. Egun, Eusko Jaurlaritzaren doktoratu aurreko kontratu bati esker erromatar garaiko emakumeei buruzko doktore-tesia egiten nabil Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Parisko Sorbona Unibertsitatearen arteko lankidetzan.

Partaideak: Maddi Izaguirre Ayestaran; Iker Echeberria Ayllón

(Hizkuntza: euskara)

Ekitaldiaren bideoa ikusi

Google Calendar-era gehitu

Areto nagusia

Donostia

Agenda KMK