Ekitaldia
Bidetik, "Osasun mentala bizitzan zehar zaintzea”
2025/02/01 10:00 - 14:00
“Osasun mentala bizitzan zehar zaintzea” izenburupean, bizitzako etapa ezberdinetan eta aurre egin beharreko trantsizio batzuetan jarriko dugu arreta. Horretarako, hiru aditu izango ditugu: Maitane Ormazabal Esnaola (psikologoa), gaztaroan osasun mentala zaintzeari buruz hitz egingo duena; Erika Valero (erizaina eta soziologoa), lan-baldintzek osasun mentalean izan dezaketen eragina azalduko duen; eta Enrique Echeburua (psikologo klinikoa), zahartze-prozesuan osasun mentala zaintzearen garrantzia eta zailtasunak jorratuko dituena.