Ekitaldia
LUMAfest! 2025. 1.eguna
2025/04/03 18:00 - 20:30
GFAko Kultura Departamentuak eta Koldo Mitxelena Kulturuneak antolatutako Gipuzkoako gazte literaturaren eta gazte sorkuntzaren jaialdia:
Lumafest! IV. edizioa
18:00 Lur Gallastegi, Nerea Ibarzabal; Ylenia
Benitok moderatzen du.
Lur Gallastegi (Bilbo, 1983) idazlea eta irakaslea da. Bilbon jaio zen, Gasteizen ikasi zuen eta Donostian bizi da egun. Horrek eragin nabarmena du bere lanetan. Hainbat lan argitaratu ditu, hala nola Uda bat Senegalen (Elkar, 2016), Limoiondoaren loreak (Elkar, 2017), Saharako itsasoa (Elkar, 2018), Mikel Zarate saria jaso zuena, Etxetxorotarrak (Elkar, 2019), Azken dantza New Yorken (Elkar, 2020), Itsas azpiko misterioa (Ibaizabal, 2020), Gau Beltza eta ahanzturaren pasabidea (Begiko, 2020), Kakao zaporeko gauak (Alai, 2024) eta Zurriola Beach Hostel (Elkar, 2025). Azken urteetan, EITBren Go!azen telesailaren liburuak ere idatzi ditu.
Nerea Ibarzabal (Markina-Xemein, 1994). Ikasketaz kazetaria, eta jardunez bertsolaria eta idazlea da. Gidoilari eta prentsako kolaboratzaile lanetan ere aritua. Hamaika urterekin hasi zen bertso eskolan, eta gazteentzako txapelketa eta sariketetan ibilbidea egin zuen. Egungo Bizkaiko txapelduna da, eta 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalista. Txakur Gorria sormen kolektiboko kide izan da hainbat urtez. 2022an argitaratu zuen Bar Gloria (Susa), bere lehenengo eleberria. Haur eta gazte literaturan Jakelinen egunerokoa idatzi du (Ikas Elkar, 2023).
19:00 Euskarazko mikrokontakizunen sari banaketa.
1.saioaren bideoa ikusi (euskarazko jatorrizko bertsioa)
19:15 Formol Laborategia. Irakurketa dramatizatua + solasaldia. Uxue Reyk moderatzen du.
Formol Laborategia 2019an eratu zen Intza Alkain, Edurne Azkarate eta
Mikel Ibargurenen eskutik. Taldea egungo euskal eszena garaikidean
parte hartzeko jaio zen. Hala izanik, ondorengoak dira konpainiaren
zehar lerroak:
⮚ Euskal kulturgintzarekiko dugun
erantzukizunari heltzea, gure alea jarriz, euskarazko sorkuntzak
plazaratuz.
⮚ Gure antzerkiaren jarraikortasuna bermatzea.
⮚ Sortzaileen arteko saretzea sustatzea, elkarlanak abiatzea eta
elkarren arteko harremanak sendotzea. Komunitatean jardutea.
2.saioaren bideoa ikusi (euskarazko jatorrizko bertsioa)
(Hizkuntza: euskara gaztelaniarako aldibereko itzulpenarekin)

Areto nagusia
Donostia
Agenda KMK