Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

LUMAfest! 2025. 2.eguna

2025/04/04 18:00 - 21:00

GFAko Kultura Departamentuak eta Koldo Mitxelena Kulturuneak antolatutako Gipuzkoako gazte literaturaren eta gazte sorkuntzaren jaialdia:

Lumafest! IV. edizioa

18:00 Allison Saft. Slawka Grabowska-k moderatzen du.

Allison Saft New York Timeseko best seller egilea da. Bere lanen artean, A far wilder magic (2023), A fragile enchantment (2024) eta A dark and drowning tide (2025) nabarmentzen dira. Tulaneko Unibertsitatean Ingeles Literaturako master bat egin ondoren, Estatu Batuetako hegoaldea atzean utzi eta ekialdeko kostaldera joan zen bizitzera. Han, patinetan ibiltzen eta bere trebetasun akrobatikoak hobetzen pasatzen du denbora.

(Hizkuntza: ingelesa, euskarara eta gaztelaniarako aldibereko itzulpenarekin)

Saioaren ingeleseko jatorrizko bertsioaren bideoa

Saioaren euskararako aldibereko itzulpena

 

19:00 Liburuen sinatzea Allison Saft idazlearekin.

19:30 Joana MarcúsSlawka Grabowska-k moderatzen du. 

Joana Marcúsek (Mallorca, 2000) hamahiru urte besterik ez zituela argitaratu zuen bere lehen eleberria Wattpad-en (nazioarteko proiekzioa duen irakurketa- eta idazketa-plataforma digitala, non milioi bat jarraitzaile baino gehiago dituen). Plataforma horretan munduko top 10ean dagoen idazle espainiar bakarra da. Milioi bat ale baino gehiago saldu ditu eta sare sozialetan oso ezaguna da. Fuego (2022) trilogia argitaratu ondoren, Montenarekin Meses a tu lado argitaratu zuen, lau eleberriz osatutako gazteentzako eleberri erromantikoko saga bat, eta milioi bat ale baino gehiago saldu ditu mundu osoan. Diario de Mallorca Cultura 2023 saria irabazi du. 2024ko urrian, thriller erromantiko bat argitaratu zuen: Etéreo.

Izen ematea derrigorrezkoa

(Hizkuntza: gaztelania euskararako aldibereko itzulpenarekin)

Ikusi 2.saioaren euskararako aldibereko itzulpenaren bideoa

Ikusi 2.saioaren gaztelaniazko jatorrizko bertsioaren bideoa

 

20:30 Liburuen sinatzea Joana Marcús idazlearekin.

Google Calendar-era gehitu

Areto nagusia

Donostia

Agenda KMK