Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

LUMAfest! 2025. 3.eguna

2025/04/05 18:00 - 21:00

GFAko Kultura Departamentuak eta Koldo Mitxelena Kulturuneak antolatutako Gipuzkoako gazte literaturaren eta gazte sorkuntzaren jaialdia:

Lumafest! IV. edizioa

18:00 Bruno Puelles, Lidia Ciprés. Slawka Grabowska-k moderatzen du.

Bruno Puelles errealitatearen eta fikzioaren artean bizi da, hiru urterekin poltsikoan jirafa bat aurkitu zuenetik. Bere buruan, behinik behin, pailazo ekilibrista, etxeko lehoia eta dantzaria izan da. Helduaroan, bizitza konbentzionalago batera egokitu da, baina istorioak irakurtzen, bidaiatzen eta imajinatzen jarraitzen du. Kelvin 505 saria irabazi zuen 2023an, La ciudad de los mil ojos eleberriarekin, eta Minotauro Sariaren finalista bikoitza izan zen 2020an eta 2022an. Argitaratutako azken eleberrien artean daude Lo frágil y lo eterno (2024), Las tres despedidas de Georg Kahn (2023) eta La ciudad de los mil ojos (2022). Otsailean os secretos del hotel Jardín de Odette Puck argitaletxearekin argitaratu berri du.

Lidia Ciprés Bartzelonako Hospitaleten jaio zen 1993an, eta harrezkero amets egiten eta irakurtzen ari da. Laster ohartu zen bere grina nagusia istorioak kontatzea zela, eta, beraz, istorioak paperean irudikatzen hastea erabaki zuen. 2018an autoeditatu zuen lehen liburua, Auras Negras, eta urtebete geroago, 2019an, Enártika, el Reino de la Sombra. Bi liburuek arrakasta handia izan zuten sare sozialetan eta Amazonen. Sudurra libururen batean sartuta ez dabilenean edo ordenagailuaren teklak astintzen ari ez denean, bere katuak laztantzea maite du. Haiek uzten badiote, noski. 2022an, Minotauro argitaletxearekin El torneo de las especies izeneko fantasiazko eleberria argitaratu zuen.


19:00 Gaztelaniazko mikrokontakizunen sari banaketa eta liburuen sinatzea Bruno Puelles eta Lidia Ciprés idazleekin.

Ikusi 1.saioaren gaztelaniatik euskararako aldibereko itzulpenaren bertsioaren bideoa


19:30 Alice Kellen. Slawka Grabowska-k moderatzen du.

Alice Kellen (Silvia Hervás) Valentzian jaio zen, 1989an. Izugarri maite ditu katuak, artea eta liburu-dendetara egindako bisita amaiezinak. Gainera, gustuko du paperean islatzen dituen pertsonaien eta emozioen artean bizitzea. Hamabost eleberri argitaratu ditu, besteak beste, Nosotros en la luna (2020), El mapa de los anhelos (2022), La teoría de los archipiélagos (2022) eta Donde todo brilla (2023), 2.500.000 irakurle baino gehiagoren gozamenerako. Quedará el amor bere azken eleberria da.


20:30 Liburuen sinatzea Alice Kellen idazlearekin.

Ikusi 2.saioaren gaztelaniatik euskararako aldibereko itzulpenaren bertsioaren bideoa


(Hizkuntza: gaztelania euskararako aldibereko itzulpenarekin)

Google Calendar-era gehitu

Areto nagusia

Donostia

Agenda KMK