Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Crossover. Ikusle gonbidatua. Joseina Etxeberria

2025/03/26 18:30 - 19:00

KM Kulturuneak eta Kultur Factory-k antolatutako elkarrizketa, Crossover jaialdiaren barruan:

Ikusle gonbidatua: Joseina Etxeberria

Joseina Etxeberriaren bizitzaren “ardatza” musika da. Ez da harritzekoa, hainbat musika saioren aurkezlea izan da eta gaur egun Euskadi Irratiko Kantu Kontari programaren arduraduna da. Baina oraingo honetan irratiko esatari ezagunak telesailekin duen harremanaz hitz egingo digu, eta ez musikaz, edo agian bai...

Crossover jaialdiko “Ikusle gonbidatua” atalean, arlo desberdinetako pertsonek, ikusle gisa, telesailen fenomenoaren inguruan duten ikuspegia kontatuko digute.

Partaideak: Joseina Etxeberria; Ylenia Benito.

(Hizkuntza: euskara)

Ekitaldiaren bideoa ikusi. Leiho berrian irekiko da.

Google Calendar-era gehitu

Areto nagusia

Donostia

Agenda KMK