Ekitaldia
Hitzaldia. Euskal Herriko mitoak eta identitatea..., Amaia Rojo
14/05/2025 19:00 - 21:00
KM Kulturuneak eta Miguel de Aranburu Gipuzkoako Historialarien Elkarteak antolatutako hitzaldia, Gipuzkoako Historiaren Pasarte Ezezagunak zikloaren barruan:
Euskal Herriko mitoak eta identitatea: zertarako sortu ziren mitoak?
Euskal probintzietan Behe Erdi Arotik hasi eta Aro Modernoan zehar gorpuztu ziren kontakizun sasi-historiko batzuk sortu ziren: Tubalismoa, eusko-iberismoa eta eusko-kantabrismoa. Hauen helburuen atzean interes politikoak zeuden eta horrenbestez, kondairaren eta azpiko errealitate politikoaren arteko zubi lanak egitea ezinbestekoa da. Kasu honetan gainera, mitoen sorreraren, foru legeen aldeko diskurtsoen eta identitatearen elkarreragina jorratuko da.
Amaia Rojo Sierra (Donostia 1996) EHUko Europa eta Mundu Atlantikoa: boterea, kultura eta gizartea departamentuko doktoregaia da. Tesi lanean euskal merkatarien komunitatearen aspektu ekonomiko zein sozio-emozionalak aztertzen dira, hain zuzen ere, negozioak, adiskidetasuna, elkarlaguntza eta identitatea emigratutako merkatarietan nola eragiten zuten ikertzeko. Tesi lana 2025ean entregatuko da.
Partaidea: Amaia Rojo
(Hizkuntza: euskara)

Areto nagusia
Donostia
Agenda KMK