Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2025/01/22
KirolakTxapelketa honen helburua da desgaitasuna duten pertsonen artean eskubaloiaren praktika normalizatzea, kolektibo hau kiroletik kanpo uzten duten oztopo asko haustea, eta, gainera, kirolaren bidez gizarteratzea.
2024/12/20
KirolakGaur arratsaldean FICOBA azoka eremuan egin da Kirolgala 2024, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura eta Kirol Departamentuak lurraldeko kirolaren ordezkari diren kirolari, talde eta erakundeak omentzeko urtero antolatzen duen ekitaldia.
2024/11/25
KirolakGaur goizean aurkeztu da ofizialki Kirolgala 2024, abenduaren 20an FICOBAn egingo dena. Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Departamentuak antolatzen du urtero Gipuzkoako kirolaren festa handi hau. Ekitaldi horretan, kirolariak, klubak eta erakundeak omentzen dira, beren dedikazioarekin eta lorpenekin lurraldeko kirolari distira ematen diotelako.
2024/11/22
KirolakGoizane Álvarez: "Beharrezkoa da nahi den eragina ez duten politikak zalantzan jartzea, begirada aldatzea zer aldatu behar den, zer mantendu behar den eta zer den premiazkoa identifikatzeko".
2024/11/21
KirolakTelebistako audientziak hobetzea, estadioetako asistentzia handitzea eta emakumezkoen futbola kudeatzen duten erakundeen profesionalizazioa sendotzea, etorkizuneko erronken artean.
2024/11/14
KirolakEkitaldia Ficoban (Irun) izango da, azaroaren 21ean eta 22an, eta hiru mahai-inguru eta bost hitzaldi izango ditu, futboleko eta emakumeek egiten duten kiroleko profesional ospetsuen eskutik.
2024/10/31
Kirolak2023-2025 aldiko Gipuzkoako Kirol Ekipamenduen Planaren baitan, foru erakundeak 1,2 milioi euro eman ditu udal kiroldegi berri bat eraikitzeko.
2024/10/31
Kirolak2023-2025 aldiko Gipuzkoako Kirol Ekipamenduen Planaren baitan, foru erakundeak 1,2 milioi euro eman ditu udal kiroldegi berri bat eraikitzeko.
2024/10/30
KirolakGaur aurkeztu da Donostiako Foru Jauregian Donostiako Nazioarteko Krossaren 68. edizioa, Lasarteko Krossa izenarekin ere ezagutzen dena. Ekitaldian izan dira Marta Pastor Kiroletako zuzendaria, Iñaki Gabarain Kiroletako zinegotzia eta Ramón Goikoetxea Gipuzkoako Atletismo Federazioko presidentea.
2024/10/08
KirolakAlternatibak aztertu ondoren, bi erakundeek erabaki dute Aldundiak batzorde betearazlea ordezkatzea, Federazioaren eginkizun guztiak bere gain hartuta. Bestela, urtero lurraldean egiten diren ehun bat lasterketen % 82 federazioaren babesik gabe geratuko lirateke.
2024/07/10
KirolakPlan hori egiteko, Gipuzkoako Boleibol Federazioak eta Kultura eta Kirol Departamentuak Prospektikerren metodologia erabili dute; enpresa horrek burutu ditu saskibaloiko, ziklismoko eta halterofiliako plan estrategikoak ere.
2024/06/26
KirolakGipuzkoako Foru Aldundiak eta Amezketako Udalak omenaldia egin diote Jokin Altuna pilotariari, hirugarren aldiz buruz buruzko txapelketa irabazteagatik. Ekitaldia gaur 18:30tan Amezketako Kultur Etxean egin da, eta bertan izan dira Mikel Arteaga Amezketako alkatea, Goizane Alvarez Kultura eta Kirol diputatua, Eider Mendoza diputatu nagusia eta Altunaren senide eta lagunak bertako bizilagunekin batera.
2024/06/21
KirolakInaugurazio ospakizunerako hilabete eta erdi falta dela, Gipuzkoako kirolari kopurua gora doa
2024/06/19
KirolakAntolakuntzak 4.238 euroko txekea eman dio Gautenari, bere laguntza baliotsua eskertzeko. Bertaratutako guztiak pozik agertu dira “egindako lanak fruituak eman dituelako” eta 2022ko edizioko maila oso altua izanik, gainditu delako sentsazioa izan dute.
Europa osotik etorritako emakumezkoen kirolaren erreferenteak eta jokalariak bilduko dituzte Tximist Cup-ek eta She Leads kongresuak ekainaren 14tik aurrera
2024/05/27
KirolakKutxa Fundazioak eta Arantzazulabek, Gipuzkoako Kirol Egokituaren Federazioarekin, Etiopia Utopia Fundazioarekin eta Pausoka Behar bereziak dituzten haurren gurasoen elkartearekin batera, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuarekin eta Donostiako Udaleko Kirol Zinegotzigoarekin elkarlanean, ongizate emozionalari buruzko tailerren jardunaldi bat antolatuko dute, jolas inklusiboa bitarteko hartuta, datorren larunbatean, ekainak 1, Donostian, Anoetan (Kiroletxea), Ernest Lluc Kultur Etxearen kanpoaldean, 10:30etik 13:30era bitartean. Jardunaldia amaitzeko, Etiopia-Utopia Fundazioak antolatutako bazkari solidarioa izango da.
2024/05/24
KirolakGoizane Álvarez: "Biltzarrak jarduera sorta zabala eskainiko du, besteak beste, hitzaldiak, mahai inguruak eta tailerrak. Horietan, funtsezko gaiak jorratuko dira, hots, emakumeek futbolean duten parte hartzea, futbol jarduera uztea prebenitzeko estrategiak, soldata berdintasuna, aukera berdintasuna, eta emakumeen futbolak komunikabideetan duen ikusgarritasuna".
Guztira, 543 kirolarik (horietatik 87 emakumeak) egingo dute mendi maratoia; 143 lasterketari (horietatik 38 emakumeak), junior kategorian arituko dira; eta 272 (52 emakume), KB kategorian
Kirol hitzordua Donostiako Illunbe Arenan izango da, maiatzaren 10etik 12ra. Fan zone musika eta inklusiorako gunea izango da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol zuzendaritzak antolatuta. Mugikortasuneko, Turismoko eta Antolaketako Departamentuak sustapen-bideo bat jarri du abian, Donostiara lehiaketaz gozatzera datozen pertsona guztiak lurraldeko beste toki batzuk ezagutzera anima daitezen.
2024/03/14
KirolakGipuzkoako kirolean mugarri izaki, merezi duen aintzatespena jaso du