Nor garen

Aurkezpena

Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentukoa den BIZIKLETAZ wegunearen helburua, gure lurraldean bizikleta-mugikortasunaren arloan egiten diren jarduketak ikusaraztea da, bai eta bizikletaren erabilera sustatzea ere, eguneroko joan-etorrietarako garraiobide egoki gisa.

Izan ere, gure departamentuak honako helburu hau du, besteak beste: hiri- eta hiriarteko mugikortasun aktiboa eta ingurumenean eragin gutxien duten garraiobideak bultzatzea.

Zehazkiago, Gipuzkoako Bizikleta Bideen Foru Sarea planifikatzeaz, egiteaz eta kudeatzeaz arduratzen da, eta baita bizikleta garraiobide gisa bultzatzeko estrategiak asmatzeaz eta garatzeaz ere.

Gipuzkoako Foru Aldundiak ibilbide luzea du bizikletaren eta mugikortasun iraunkorraren sustapenean, eta horren ondorioz, Bizikletaren Defentsaren aldeko Koordinakundearen 2013ko Mugikortasun Iraunkorrari ConBici saria jaso zuen.

Bizikleta bidezko mugikortasunarekin duen konpromisoa Estatuko eta nazioarteko zenbait saretan parte hartzean islatzen da. Sare horiek ibilgailu hori bultzatzearen alde lan egiten dute, hala nola Bizikletaren aldeko Hirien Sarean, Espainiako EuroVelo Koordinazio Zentroan eta Cities and Regions for Cyclists sarean.

 

 

​​​​​​
 

       «GIPUZKOAKO BIDEGORRIAK»  

 

Bizikleta-bideen sarearen hedapena arautzearren, «Gipuzkoako Bidegorriak» izendapena sortu zen, Gipuzkoako Bizikleta Bideei buruzko Foru Arauaren esparruan.

 

Helburua da izendapen bakar batek barnean hartzea Gipuzkoako Lurraldean interesekoak diren eta gutxieneko ezaugarri funtzionalak dituzten bizikleta-bideak, foru jabetzakoak izan ala ez.