Atrás ARGAZKIA ARKIMEDESEN OBJETU SOLIDOAN BILAKATU

El nombre del proyecto : ARGAZKIA ARKIMEDESEN OBJETU SOLIDOAN BILAKATU

Promotor : Idoia Unzurrunzaga Llach

Telefono
670437696
Contacto
Idoia Unzurrunzaga Llach

Áreas artísticas que trabaja:

Artes visuales

Materias escolares con las que tiene relación:

Matemáticas
Tecnología
Plástica
Que valores promueve
Sorkuntza, heziketa inklusiboa, parte hartzea, autonomia, genero berdintasuna.
A qué nivel de educación o edad se apunta:
DBHko 1., 2., 3. eta 4. mailak eta lanbide heziketa.
Cuántos estudiantes pueden participar en un evento:
20 ikasle. Gaitasun anitzeko taldeekin landu daiteke.
Precio por cada evento:

Ordu beteko bi saio 450€(BEZA salbuetsita)
 

Descripción de la actividad:

Tailer hontan egingo diren argazkiak, Arkimedesen objetu solido batean, poliedro erregular rombikuboktaedroan, bilakatuko dira. Jarduera bi saiotan egingo da.
Argazkietan ikasleak azalduko dira, ikastolako toki-espazio esanguratsu eta amankomunetan daudelarik. Kanpoaldeko sarrera, barnealdeko atondoa, jolastokia eta geletara sartzeko pasilloren bat edo ikasgela izan daitezke aukeratutako tokiak, egunero ibiltzen dituzten espazioak alegia.

Lehenengo saioan, proposamena aurkeztu eta helburua lortzeko erabiliko den argazkilaritza teknologia zein den azalduko zaie.
Ikasleak 4-5 pertsonen taldeetan banatuko dira ikastetxeko 3-4 toki esanguratsuak aukera ditzaten.
Elkarrekin joango gara guztiok argazkiak egitera. Toki bakoitzean espazio osoa irudikatuko da, 360ºak. Enkoadraketarik gabeko irudia izanik, ikasle guztiak espazio hortan kokatuko dira eta beraiei egingo zaie erretratua. Argazkilaria ni izango naiz baina ikuspuntua talde bakoitzak nire aholkuarekin aukeratuko du.

Bigarren saioan, orrialde bidimensionala objetu tridimensional batean bilakatuko da. Egindako 360ºko argazkiak DIN A3 tamainako kartulinazko orrietan inprimaturik eramango ditut, bertan irudia forma geometriko poliedro rombikuboktaedrora moldatuta dagoela ikusiko dutelarik.

Ikasleen bakarkako eskulan aktibitatea da bigarren saioa, katulina moztu, poliedroaren 26 aurpegiak tolestu eta kolarekin itsatsi egin beharko dute objetua lortzeko. Guraizeak , erregela eta kola beharko dira.
Lehen saiotik ateratako argazkiak nire estudioan landuko ditut bigarren saiorako behar den materiala ikastetxera eramateko. Saio batetik hurrengora, gutxienez, egun bateko tartea
beharko nuke.

Condiciones y recursos necesarios para realizar la actividad:

Ikasle bakoitzak guraizeak, erregela eta kola beharko du.

Informe de actividades:

Jardueraren alderdi artistiko-kulturalari buruzko txostena

Sorkuntz prosezuetan, argazkilaritzan erabiltzen den tripode batek bezala, hiru hanka/fase lantzen dira: kontzeptuala, estetikoa eta teknikoa. Jardutean beraien arteko konbinaketak
mugagabeak dira. Lantzen den arloan sakondu nahi duenarentzat, hiruretan erreparatzea beharrezkoa izaten da.

Aragazkilaritzaren errealitatea beste bat da, egunero 1 billoi argazkitik gora egiten da mundialki. Teknologia digital eta telefono mugikorrei esker guztiok gara argazkilari, nahi
haina argazki erraztasun osoz egin ditzakegularik. Klik, klik, klik eta inpulsiboki egiten ditugu argazkiak askotan, baina, zer, zergatik eta nola irudikatzen dugun pentsatzen al dugu ? Ondorioz, beharrezkoak al dira guztiok telefonoan pilatzen ditugun argazki mordoa? Eta beharrezkoa al da inpulsoaren eraginez di-da partekatzea? Gazteen dinamika bide hortatik doala esango nuke.

Jarduera hontan, modu xumean azaldurik, sorkuntzaren prosezuko faseak kontutan izatea du helburutzat. Zerbait egiterakoan, lehenik burutu, ausnartu, aukeratu, prestatu eta azkenik, ekitearen garrantzia. Gainera, jardueran erabiliko den argazkilaritzako teknologiak, argazkilaritzaren aukera zabalagoa izan daitekeela erakutsiko du.

Jardueraren arlo pedagogikoari buruzko txostena:

-Disziplinartekotasuna: Jarduera honetan argazkilaritza, arkitektura, matematika eta teknologiako disziplinak elkartzen dira. Argazkia lortzeko teknika eta metodologi berri bat
ezagutuko dute. Ikastetxeko funtzionalak diren espazioek arkitekturataz hitzegiten dute. Geometriako poliedroak matematikako adar bat dira. Teknologiataz, nahiz eta ikasleek atalhau ez landu, 360ºko irudia lortzeko behar den programa informatikoaren aipamena egingo da.

-Motibazioa, ekintzailetza, autonomia, konfiantza: Proposatuko den jarduerak beraien partehartzea eskatzen du, partehartzeko motibazioa eta ekintzailetza sustatzen direla aurreikusten da gazteei irudian protagonismoa ematen bazaie. Argazkien kokapena beraien kabuz aukeratuko dute, taldean argudiatu eta hala, erabakitzeko konfiantza eta autonomia ematen dela uste dut.
-Elkarlana eta gaitasun anitza: Aktibitate honek gaitasun desberdinak dituzten pertsonak integratzen dituela uste da, argazki saioetan talde guztia azaltzea ezinbesteko izango da eta bigarren saioko eskulanean, trebeagoak direnei laguntzaile izatea bultzatuko zaie.

-Espazioa zaintzea: Ikastetxea da hainbat urteetan denek konpartitu eta erabiltzen duten lekua. Argazkiak bertan egingo dira eta egingo den irudian ikastetxea errespetoz erabiltzen dela isladatzea eskatuko zaie. Zaborra balego jaso eta gauzak tokiz kanpo badaude berera bueltatuko dira.

Trayectoria profesional del autor de la propuesta

1900-96 Argazkilaritzako ikasketak Bartzelonako Institut d`estudis fotografics de Catalunyan eta 2009 Arte ederretan lizentziaduna, ikus-entzutenezkoan espezializatua.
Argazkilari profesional independientea naiz. Arkitektura eta arte arloan garatzen dut jarduera profesionala eta nire argazkiak hainbat argitalpenetan azaltzen dira.
Nire ibilbidearen hasieran, argazkilaritza analogikoan formatu haundiko kamara mekanikoak erabili ditut eta errebelatzeko laborategia izan dut urte askotan. Argazkilaritza digitala iristerakoan, teknologikoki zabaldu diren aukerak ikasi eta landu ditut profesional eta artistikoki. Tour birtualak egiteko beharrezkoa den teknologia panoramiko esferikoa aipatzekoa, jarduera hontan erabiliko nukeen argazki teknologia eta
lan prosezua izango lirateke eta.

Bestalde, sorkuntza eta esperimentazio proiektu artistiko ezberdinak garatu ditut eta hainbat erakusketa bakarkako eta taldekako izan.

Horrez gain, hezkuntza ez formalean argazkilaritzako ikastaroak eman ditut Deustokounibertsitatean eta Urnieta, Astigarraga, Donostia eta Lasarteko kulturetxeetan. Alkizako Sormen kabia beka jaso nuen eta aurkeztutako proiektuarekin batera bertako
herri eskolako umeekin “ARGAZKIA ARKIMEDESEN OBJETU SOLIDOAN BILAKATU”tailerraren bigarren saioa landu genuen.


Nire perfila eta kurrikulumataz gehiago

www.unzurrunzaga.eus estekan ikusgai.