Atrás Baso bainuak

El nombre del proyecto : Baso bainuak

Promotor : Violeta Torán Pereg

Telefono
628518174
Contacto
Violeta

Áreas artísticas que trabaja:

Patrimonio

Materias escolares con las que tiene relación:

Ciencias naturales
Educación física
Ética
Plástica

Formatos:

Taller participativo
Que valores promueve
-Naturak eta bertako ekosistemek eskaintzen diguten zerbitzu kulturalaren balioa ezagutzea -Naturarekin harreman zuzena edukitzeak pertsonen ongizatean duen eragina zabaltzea. -Talde barruko pertsonen arteko harremanak hobetzea. -Paisaiaren gozamen estetikoa, inspirazio-iturria, kultura-nortasuna eta lurrarekiko atxikimendu-sentimendua sustatzea. -Natura zaintzea eta errespetatzearen aldeko jarrerak sustatzea.
A qué nivel de educación o edad se apunta:
Derrigorrezko Bigarrren Hezkuntza eta Oinarrizko Lanbide Heziketa.
Cuántos estudiantes pueden participar en un evento:
15 ikaslek parte hartu dezakete saio bakoitzean
Precio por cada evento:

-Jardueran bi modutan parte hartzeko aukera ematen dugu, esperientzia bakar bat edo lau (astean saio bat, lau asteetan zehar).

-Prezioan jardueraren diseinua eta gidatze lanak kontutan hartu dira.

SAIO BAT 
250€

LAU SAIO
250€X4=1000€

 


*BEZaz salbuetsitako zerbitzua.

Descripción de la actividad:

Baso bainuak 1982an hasi ziren Japonian praktikatzen, biztanleriaren estres-maila murrizteko eta herrialde honek duen natura balioan jartzeko diseinatutako osasun programa nazional baten barruan. Japonieraz Shinrin-yoku izena dute eta naturarekin zentzumenen bidez konektatzea sustatzen dute. Jarduera sentsorial bat da, edukietatik aldentzen dena.

Ez da mendi buelta bat ezta animalia eta landare ezberdinen espezieak identifikatzeko jarduera bat ere.

Ingurune natural batean murgilduz, naturarekiko lotura sustatzen da, parte-hartzaileek naturak ematen dituen onurez goza dezaten.

Bi orduko iraupena duen esperientzia bat da. Denbora horretan zehar, distantzia txiki bat egiten da, irisgarritasun errazeko leku batean.

IKASTETXEAN IZAN DEZAKEEN ERAGINA IKASKUNTZA ESPERIENTZIA BERRIA BEZALA
- Gazteek estresa eta antsietatea kudeatzeko baliabideak ikasi ditzakete.
- Kontzentrazioa, memoria eta sormena bezalako trebetasunak zorrozteko aukera izango dute.
- Gelakideen arteko harremanak hobetu eta sendotu daitezke.
- Ikasleen artean naturaren zaintzaren aldeko jokabideak sustatu daitezke.
- Parte hartzaileek natura haien aisialdiko denbora bertan pasatzeko kokaleku bezala onartu dezakete.
- Natura eta zientziarekin zerikusia duten gai ezberdinen inguruko jakinmina piztu daiteke parte hartzaileen artean.
- Ikasleek naturak eta bertako ekosistemek eskaintzen dizkiguten zerbitzu kulturalen garrantzia zuzenean ezagutzeko aukera izango dute.

Condiciones y recursos necesarios para realizar la actividad:

TOKIA: Jarduera aurrera eramateko erabiliko dugun baliabidea ikastetxetik gertu dagoen berdegunea da. Mendia, edota hiri parke bat izan daitezke.

IRAUPENA: 2 ordu. 

Informe de actividades:

 

JARDUERAREN ALDERTI ARTISTIKO KULTURALA

Baso bainuen alderdi artistiko-kulturala azaltzeko, ekosistemen zerbitzuak zer diren azaltzea ezinbestekoa ikusten dugu.

Ekosistema batek gizarteari ekartzen dizkion onurak dira zerbitzu ekosistemikoak, eta pertsonen osasuna, ekonomia eta bizi-kalitatea hobetzen dituzte.

Ekosistemen funtzionamenduaren ondorioz sortutako zerbitzuak dira.

Gure bizi-kalitaterako eta ongizaterako hauen menpe gaude.

Aniztasun naturala da haien funtzionamenduaren oinarria, eta, beraz, horien kontserbazioa eta kudeaketa iraunkorra ezinbestekoa da kalitatezko baliabideak eta zerbitzuak lortzeko.

Hiru taldetan sailkatzen dira:

HORNIKUNTZA ZERBITZUAK:
Zuzeneko onurak dira, hala nola elikagaiak, ura eta lehengaiak.

ERREGULAZIO ZERBITZUAK: Zeharkako onurak dira, hala nola tokiko klima erregulatu, deskonposizioa edo polinizazioa.

ZERBITZU KULTURALAK Baso bainuen bitartez, naturak eta bertako ekosistemek eskaintzen diguten zerbitzu mota honen balioa azpimarratu nahi dugu.

Kultura-zerbitzuak pertsonek ekosistemetatik lortzen dituzten onura ez-materialak dira. Zerbitzu ukiezinak direnez, ez dira behar beste kontuan hartzen horiek sortzen dituzten ekosistemen balioa nabarmentzeko. Horregatik, beharrezkoa da ekosistemen zerbitzu kulturalak gizartearen garapenerako eta giza ongizaterako duten garrantzia balioan jartzea.

Baso bainuak bezalako jarduerak baliabide interesgarriak dira paisaiaren gozamen estetikoa, inspirazio-iturria, kultura-nortasuna eta lurrarekiko atxikimendu-sentimendua sustatzeko.

Ezagutza zientifikorako eta ingurumen-hezkuntzarako iturri izan daitezke baita ere.

JARDUERAREN ALDERDI PEDAGOGIKOA HELBURUAK

1-IKASLEEK NATURAREKIKO LOTURA EMOZIONALA BERRESKURATZEA

Naturari buruzko teoria asko jakiteak ez dakar pertsonek hura errespetatzera eta babestera, mundu naturalari buruzko ezagutzak abstraktuak direlako zuzeneko kontakturik ez baldin badago.

Ondo dakigunez, ez dugu zaintzen maite ez duguna eta ez dugu maite ezagutzen ez duguna.

Gain informazio batek ez dakar nahitaez ekintzara. Hori dela eta, lau hormetatik irtetera animatzen zaituztegu, zuen ikastetxetik gertu dagoen ingurune naturala zuzenean ezagutzeko.

Basonan uste dugu harremanak lantzea dela gakoa. Natura maitatzeko, berarekiko lotura emozionala berreskuratu behar dugu.

2-IKASLEEK BASO BAINUEK ONGIZATEAN ESKEINTZEN DITUZTEN ONURAK JASOTZEA

Saioak ikastetxetik gertu dagoen kokalekuetan gauzatzea proposatzen dugu, hau da, oinez edo garraio publikoan iristeko aukera duten berdegunetan.

Jarduerak beti irisgarritasun errazeko eremuetan eskainiko dira, mugikortasun murriztua duten pertsonek parte hartzeko aukera izan dezaten.

Nabarmentzekoa da hiriko berdeguneek pertsonen ongizaterako duten garrantzia. Leku horiek soinu-ingurune atseginak eskaintzen dizkigute, tenperatura altuak erregulatzen laguntzen dute eta gainera aire zabaleko espazio sozialak dira.

• Onura fisikoak
- Inmunitate sistema sendotzen du.
- Tentsio arteriara orekatzen du.
- Loaren kalitatea hobetzen du.


• Onura mentalak
- Estresa eta antsietatea kudeatzen laguntzen du.
- Buruko nekea arintzen du.
- Kontzentrazioa, memoria eta sormena bezalako trebetasunak zorrozten laguntzen du.

3-IKASLEEN ARTEKO HARREMANAK SENDOTZEA
• Onura sozialak
- Talde barruko pertsonen arteko harremana hobetzen du gizarte-kohesioa sustatuz.

METODOLOGIA

Hezkuntza edukietan oinarritu da orain arte. Mundu naturalari buruzko ezagutzak abstraktuak dira zuzeneko kontakturik ez baldin badago.

Horregatik, ikastetxetik gertu duzuen naturgunera atera eta honekin kontaktu zuzena izatea proposatzen dizuegu.

Esperientziaren bidez ikaskuntza esanguratsuko uneak erraztea, parte-hartzaileen artean ingurumenaren zaintzarako jokabideak sustatzeko eta aldi berean ingurune horrek eskaintzen duen ongizatea jasotzeko.

Baso bainuen praktika zabaltzea funtsezkoa izan daiteke pertsonen eta planetaren osasuna hobetzen duten ekosistemen balioa nabarmentzeko.

Proposatzen ditugun jardueren metodologia aktiboa da, non gelan naturaren inguruko ikasitako eduki abstraktuak zuzenean ikusteko aukera izango duten.
- Pentsamendu kritikoa garatuko dute
- Ikasleek paper aktibo bat izango dute.
- Ikasleei sortutako interesak ikasgelan landutako edukiekin lotu daitezke.
- Ikasleen autonomia bultzatzen da haien ikasketa prozesuan.
- Partehartzea eta elkarrekintza sustatzen dira.
-Gizarte-trebetasunak eta komunikazio-gaitasunak hobetzen dira
-Ikerketa eta aurkikuntzaren bidez ikaskuntza errazten da.

Trayectoria profesional del autor de la propuesta

-2008.urtetik Cristina Enea Fundazioko ingurumen hezkuntzako jardueren koordinatzailea eta dinamizatzailea naiz.

-2018.urtetik Egoaizia Gobernuz Kanpoko Erakundearekin ingurumen hezkuntzako sentsibilizazio jarduerak sortu eta dinamizatu ditut.

-2021, 2022 eta 2023 urteetan Donostiako Udaletxeko Gizarte Ekintzako Sailarekin elkarlanean baso bainu saioak diseinatu eta gidatu ditut.

-2021, 2022 eta 2023 urteetan Cristina Enea Fundazioa eta Donostiako Udaletxeko Osasun Publikoko Sailarekin elkarlanean baso bainu eta basoterapia saioak diseinatu eta gidatu ditut hurrengo taldeentzat:
• Bakardade profildun pertsona helduak.
• Estres maila altuko irakasleak.
• Gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden emakumeak.
• Osakidetzako langileak.
• Osakidetzako Osasun Mentaleko zerbitzuen erabiltzaileak. Helduak

• Osakidetzako Osasun Mentaleko zerbitzuen erabiltzaileak. Nerabeak.

-2021,2022,2023 eta 2024 Cristina Enea Fundazioaren bitartez publiko orokorrari zuzendutako baso bainuak diseinatu eta gidatu ditut.

-2023-2024 Donostia Kulturan 8 baso bainu euskaraz eta 8 baso bainu gazteleraz diseinatu eta gidatu ditut.

-2024. ko udaberrian Urnietako Udaletxeko Berditasun saileko Jabekuntza Eskolan 3 baso bainu diseinatu eta gidatuko ditut.