Atrás Bertso jasa, bat-bateko jolasa

El nombre del proyecto : Bertso jasa, bat-bateko jolasa

Promotor : Lanku kultur zerbitzuak

Telefono
943260755
Contacto
Marta Agirrezabala

Áreas artísticas que trabaja:

Patrimonio

Materias escolares con las que tiene relación:

Euskara
Ética

Formatos:

Retransmisión en directo de las artes escénicas
Que valores promueve
Kultura ,euskara , ahozkotasuna ,genero berdintasuna ,parte hartze aktiboa eta inklusioa, publiko aurreko gaitasunak..
A qué nivel de educación o edad se apunta:
DBH2,DBH3,DBH4 eta Oinarrizko Lanbide Heziketa.
Cuántos estudiantes pueden participar en un evento:
Gehienez 20 laguneko taldeak egitea komeni da, partehartzaileak izan daitezen!. Bestetik, taldeak 12-14 eta 14-16 adin tartean banatzea komeni da.
Precio por cada evento:

 

 Bi bertsolariko saioa 681,86+%10 BEZ= Guztira 750,05 €

Descripción de la actividad:

Bertsolaritzaren ohiko zirkuituan eskaintzen diren bertso-saioak publiko helduentzako sortuak dira. Bertsolariak jende helduari kantatzen dio, horregatik, erabiltzen diren esamoldeak, hiztegia, gaiak eta orokorrean, komunikazio modua publiko helduari bideratua dago. Ikastetxeetan egin izan diren bat-bateko bertso saioetan, ordea, gozamen betean sumatu izan ditugu haur eta gaztetxoak, eta horri jarraipena eman nahi lioke eskaintza honek.

“Bertso Jasa, bat-bateko Jolasa” gaztetxoez osatutako publikoari zuzendutako bertso-saioak dira eta dagoen hutsunea betetzeko aukera bat dira. Publikoaren parte hartzea behar beharrezkoa izango da. Gai-jartzailerik egongo ez denez ikasleen parte hartze aktibotik ateratako ideietatik sortuko dira gaiak momentuan.

Bi bertsolarik hartuko dute parte saio hauetan, eta haien zeregina saio egituratu baten bidez ikasleen interesa piztu eta saio dinamiko bat egitea da. Ikasleen zeregina berriz, bertsolarien mingainak dantzan jartzeko egoerak eta hitzak elikatzea.

Helburuak

  • Orain arte batez ere helduentzat izan dena, bat-bateko bertsolaritza, gaztetxoei ere eskaintzea.
  • Bat-bateko bertso saioak berezko dituen zuzenekotasuna eta taldekotasuna biziaraztea.
  • Euskarazko kultura modu parte-hartzaile eta jolastian kontsumitzea eta euskararekiko jarrera positiboa bultzatzea.
  • Haur eta gaztetxoei eredu posibleak ematea hizkuntza eta genero ikuspegitik.
  • Ikastetxeetan bertsolaritzarekin egindako lanari jarraipena ematea.
  • Bertsolaritzaren oinarriz ezagutza sustatzea.
  • Komunikazioan eta ahozkotasunean trebatzea.

Condiciones y recursos necesarios para realizar la actividad:

Gure jarduerak baliabide tekniko aldetik ez du aparteko zailtasunik. Jarduera egingo den lekuak eta ikasle kopuruaren arabera aldatu daiteke. Ikasgela batean egiten bada, bozgorailu gabe eta modu errazean egin daiteke. Aldiz, hainbat ikasgela elkartu eta gela edo areto handiago batean egin beharko balitz, bozgorailu sistema bat beharko litzateke. Aurrez jakinarazita, jarduera egingo dutenek eraman dezakete.

Saioak ordubete ingurukoak dira. Bi bertsolari bertaratuko lirateke eta saioaren gidaritza ere eurek egingo lukete. Ikasgelan edo Saioa egin den aretoan, gutxienez 3x4ko eremu bat beharko lukete.

Informe de actividades:

Jardueraren alderdi artistiko-kulturalari buruzko txostena.

Egoera soziolinguistikoaren arabera aldeak egon arren, hezkuntza arautuan nahiz bertso-eskoletan klase emateko moduak aldatzen hasiak gara azken urteetan, horretarako beharrezko probak, formazioa, materialak, eta batez ere irakasleen elkarlana erdigunean jarriz. Helburu orokorrak lehengo berberak dira: bertsolaritzaren oinarrizko ezagutza, euskararekiko jarrera positiboa bultzatzea, komunikazio gaitasuna lantzea zein bertsozaletzea, nagusienak aipatzearren. Badira, ordea, aldaketak ere: bat-bateko bertsogintza erdigunean jartzea, edo behintzat noranzko horretan abiatzea (goiko helburuak hobeto beteko direlakoan), eta hori egiteak hainbat etxeko lan ekarri ditu hezkuntzan, metodoari eta materialari dagozkionak, besteak beste.

Beste gauza askoren artean, egindako proba horiek erakutsi digutena zera da: ikasleek bertsolaritza zer den ezagutzea nahi badugu, beharrezkoa dela bertso-saioen esperientzia bizi dezaten bultzatzea. Hala, hezkuntzatik soilik erantzun ezin diogun behar bat sortu da (ziur asko lehen ere bazegoena): gaztetxoentzako  bertso-saioak antolatzea. Behar honek plaza indarberritzeko ahaleginarekin bat egiten du, eta gainera, lehen ez dagoen zirkuitu berri bat jar dezake martxan, literatura idatzian edo antzerkian haurrentzako eta gazteentzako sektore bat dagoen bezala, bertsolaritzan ere bide hau martxan jarriz.

Kultur-eskaintza erakargarria egin nahi dugu, beraz hainbat osagai jarriko ditugu heltzean: entzulegoaren interesa piztea, balore osasungarriak dituzten edukiak lantzea, eskaintza ezberdinak egitea, parte-hartzea sustatzea,…

Ezin uler liteke aurkezten dugun proiektua euskaratik abiatu gabe. Proiektu honek euskararen normalizazio prozesuan eragitea ere badu helburu. Jardueretan erabiliko den hizkuntza euskara izango da, euskaraz ardaztutako proiektua delako.

Proposamen honekin, orain arte bertsolaritzara hainbeste hurbildu ez den publiko bat ere erakarriko genuke bertso mundura, eta ondorioz euskal kulturara. Gainera tokian tokiko egoera soziolinguistikoari egokitzeko gaitasuna du proposamenak.

Beraz, bertsolaritzaren bidez, motibazioan eta kulturgintzan ari direnaren kontzientzian eragin nahi dugu.

Jardueraren arlo pedagogikoari buruzko txostena.

Parte hartzea eta inklusioa: Saioa elkarlanean osatzen da. Bertsolariak ikasleen ekarpenak bilatuko ditu, eta ekarpen hauetatik abiatuta osatuko du saioa. Talde osoaren parte hartzea bilatuko da, batzuetan banaka eta bestetan talde txikiagotan banatuta. Era batean edo bestean denak sentituko dira saioaren parte.

Berdintasuna: Bertsolaritza justu, anitz eta parekide baten ikuspegitik, saioak parekideak izateko ahalegin berezia egiten dugu, bai edukiz eta baita bertsolari taldeen osaerari dagokionez.

Aniztasuna: Bertsolaritzaren bitartez gai asko landu daitezke. Horrek gizarte arloko gaiak, aktualitatea, aisia, gazteriaren kezka eta interes orokorreko beste hainbat gai lantzeko aukera ematen du. Saioaren oinarria ikasleek jarriko dutenez, beraien intereseko gaiak landuko dira ezinbestean. 

Kulturarekiko atxikimendua: Bertsolaritza kultur adierazpide bat da. Arte mota hau kantaren, errimen, neurrien eta inprobisazioaren arteko baturatik lortzen den emaitza da, eta honakoa urte luzez izan da euskal kulturaren parte garrantzitsu bat.

Euskara: Euskara hutsean egindako jarduna izanik, hizkuntza lantzeko eta erabiltzeko tresna ere bada bertsolaritza. Hizkuntza jolaserako bide ere bada, eta horretan ahaleginduko gara saio hauetan. Euskara ondo menperatzen ez dutenek ere badute zer eskainia saio hauetan dena den: ariketen aukeraketa, gaien proposamena, errimen proposamena eta abar luze bat.

Trayectoria profesional del autor de la propuesta

Proposamenaren egileen ibilbide profesionala eta antzeko lanetan azaldutako esperientzia .

Bertsozale Elkarteak duela 20 urte sortu zuen Lanku Bertso Zerbitzuak. Gure helburu nagusia bertsolaritza sustatzea da. Bat-bateko bertso plaza da gure lehentasuna. Bertsoa oinarri hartuta, kultur adierazpideekin esperimentatuz urratsak eman ditugu Lankun. Hasierako bidea zenbait diziplinaren uztarketa izan zen, gaur egun, ordea, nor bere diziplina modu malgu eta libreago batean pentsatuta, gorpuztuta eta interpretatuta proposamen berriak ari gara egiten. Bertsolaritza sustatzeaz gain, pixkanaka beste kultur diziplinetan zabaltzen joatea du helburu: bertsolaritza zutabe izanik ere, emanaldien eskaintza askotarikoa du Lankuk.

Hogei urte baino gehiagoko ibilbideak emandako eskarmentuan oinarritzen du bere lana, eta antolatzailearekiko gertutasuna, seriotasuna eta kalitatea ditu lehentasun, eta kudeaketa arduratsu eta gardena darama kontabilitate eta kontratazioetan. Zentzu horretan, azpimarragarria da sektorearen erregularizazioan Lankuk egiten duen ekarpena, segurtasuna eta bermea eskaintzen baitei bertsolariei, artistei, zein antolatzaileei, beren lan baldintzak erregulatuz: kontratua, nomina, gizarte segurantza... Lankurekin kontratatzen duenak badaki sortzaile guztiak lan baldintza egokietan kontratatzen dituela, kontratupean eta gizarte segurantzarekin.

“Bertso Jasa” saioaren harira, bertsolari talde batekin lanketa egin ondoren sortu zen. Proiektuak aipatzen den moduan, Bertsolaritza belaunaldi gazteei gerturatzeko ahalegina du oinarri. Hori modu ludiko eta parte-hartzailean ulertuta. Bertsozale Elkarteak hamarkadak daramatza Hezkuntza arautuko proiektu sendo batekin, eta jakintza horrek ematen dio bermea “Bertso Jasa” proposamenari.