Atrás IKI KOMIKI LIKLIK! KOMIKIGINTZA TAILERRA

El nombre del proyecto : IKI KOMIKI LIKLIK! KOMIKIGINTZA TAILERRA

Promotor : Joseba Larratxe Berazadi

Telefono
676 29 33 95
Contacto
Joseba Larratxe Berazadi

Áreas artísticas que trabaja:

Artes visuales

Materias escolares con las que tiene relación:

Ciencias sociales
Euskara
Tecnología
Plástica
Literatura

Formatos:

Taller participativo
Que valores promueve
Norbere arte adierazpenerako gaitasuna balioan jartzea, kultur ondare herrikoia, memoria historikoa, genero berdintasuna eta pentsamendu kritikoa.
A qué nivel de educación o edad se apunta:
DBH ikasmaila guztientzako jarduera aproposa
Cuántos estudiantes pueden participar en un evento:
Precio por cada evento:

60 minutuko saioa 300 € (BEZ salbuetsita), garraio eta materiala barne.

Descripción de la actividad:

Bi partetan banatuko da tailerra: saioa solasaldi ilustratu modura hasiko da; hau da, irudiak proiektatuz eta arbelean marrazkiak eginez lagunduko da solasaldia.

Komikia arte sekuentzial modura definituko dugu, eta historia osoko adibideak ikusiko ditugu: Erromako Trajanoren zutabetik hasi eta komiki modernoetaraino. Zuzeneko marrazketaz lagunduta, Euskal Herriko eta atzerriko komiki pertsonaia eta marrazkilari famatuak ere ezagutuko ditugu.

Gero, Ni ez naiz Mikel Laboa komikia oinarri hartuta, komiki orrialde batean erabiltzen diren baliabide narratiboak aztertuko ditugu, hala nola orrialdearen konposaketa, bineten arteko elipsia, bineta bakoitzaren ikuspuntua, bunbuiloen forma, onomatopeiak, marra zinetikoak, kolorea eta karikaturizazioa. Aztergai dugun komikiaren sortze prozesuaren faseak ere ikusiko ditugu: gidoia idatzi, pertsonaiak diseinatu, orrialdeak konposatu, arkatzez marraztu, tintaztatu eta koloreztatu. Prozesu hau azaldu bitartean, Mikel Laboak eta Ez Dok Amairutarrek utzi diguten ondarea ezagutuko ditugu.

Tailerraren bigarren partean, sarreran ikasitakoak aplikatuz, ikasleek komiki labur bat marraztuko dute. Lehenik, ikastalde osoak batera Ez Dok Amairu taldeko partaide berri bat asmatuko du: ikasleak gidoilariaren larruan jarriko dira eta hizlariari pertsonaiaren adina, generoa, gorpuzkera eta lanbidea (zein arte esparru jorratzen duen) proposatuko dizkiote. Deskribapen horretan oinarrituta, hizlariak pertsonaia marraztuko du arbelean. Bukatzeko, ikasleek pertsonaia hori protagonista duen lau binetako komiki bat marraztuko dute hizlariaren laguntzarekin, pertsonaia Ez Dok Amairuren testuinguru historikoan kokatuz.

Proposatutako jardueraren dokumentu bisuala:

https://drive.google.com/drive/folders/1-SMBvDUT7ml6oQfZW6NWpzSAKApnGqo9?usp=sharing

Condiciones y recursos necesarios para realizar la actividad:

Jarduera gauzatzeko beharrezkoak diren baldintzak eta baliabideak:

  • Arbel zuria eta proiektore bat.
  • Ikasleek arkatza eta ezabagoma beharko dituzte.
  • Hizlariak ekarriko ditu ordenagailua eta ikasleek komikiak marrazteko txantiloiak.
Informe de actividades:

Alderdi artistiko-kulturala:

Ni ez naiz Mikel Laboa komikia hartuko dugunez eredu, euskal kulturaren berebiziko momentu batean murgilduko gara. Gure hizkuntza eta kultura debekatuak ziren garaian, tradizioa berreskuratu eta euskal kultura modernitatera eraman zuen gazte talde bat ezagutuko dugu: Mikel Laboa, Lourdes Iriondo, Xabier Lete, Artze anaiak, Benito Lertxundi, Jose Luis Zumeta, Jorge Oteiza… Ez Dok Amairu taldeko partaideak, alegia.

Komikiak arte sekuentzial gisa historian izan duen bilakaera errepasatuko dugu labur-labur, hainbat kultura eta garaitako adibideak ikusiz. Kultura bakoitza dagokion garai historikoan kokatuko dugu, eta artea jorratzeko hainbat teknika aztertuko ditugu: erliebea, papiro-margoak, tapizak, grabatuak eta gaur egungo komikigintzan erabiltzen diren marrazketa teknika analogiko eta digitalak. Bestalde, Euskal Herrian aitzindari izandako Ipurbeltz, AbekoMik, Gabai eta beste hainbat komiki aipatuko ditugu, eta gaur egungo egile eta komiki batzuk ikusiko.

Komikia narraziorako bitarteko gisa ere aztertuko dugu. Komikigileek erabiltzen dituzten baliabideak ikusiko ditugu, eta komikigintza beste adierazpide batzuekin alderatuko dugu: literaturarekin (hizkuntza idatziaren erabileraren aldetik), zinemarekin (sekuentziaren erabileraren aldetik), pinturarekin (kolorearen erabileraren aldetik) eta argazkigintzarekin (konposaketaren erabileraren aldetik).

Bukaeran, neska-mutilek beren komikia marrazten dutenean, sortzea erabakiak hartzea dela ikasiko dute; izan ere, sorkuntza lanean, zenbat eta faktore gehiago erabaki kontzienteki, orduan eta artelan hobea sortuko dugu. Horren erakusgarri, marrazkilari profesional baten lan egiteko modua zuzenean ikusteko aukera izango dute.

Arlo pedagogikoa:

Saioa hizlariaren ibilbide profesionalaren aurkezpen labur batekin hasiko da, eredu horren bidez neska-mutilek ikus dezaten marrazkigintza lanbide bat izan daitekeela.

Solasaldiaren hasieran, komikiaren ospe txarra desegiten saiatuko gara. Izan ere, komikia arte sekuentzial gisa definitzean, ikasleak jabetuko dira etengabe erabiltzen den baliabide bat dela. Horrela, ikusiko dugu gauza guztiek dutela aurrekari bat, ezer ez dela hutsetik sortzen, eta begirada kritiko batetik aztertu behar dela uste orokorra.

Ni ez naiz Mikel Laboa komikiaren sorkuntza prozesua aztertuz, kontsumitzen dugun kultura eskaintzak atzean zer-nolako jakinduria eta denbora inbertsioa duen ikusiko dugu.  Gauza bakoitzari bere balioa aitortu behar zaiola ulertuko dugu, eta aurrerantzean irakurri, ikusi edo entzungo ditugun artelanen balioa gehiago balioetsiko dugu.

Komikietan erabiltzen diren baliabide narratiboak aztertzeko garaian, asko azpimarratuko dugu marrazkia baliabide horietako bat besterik ez dela, eta, komiki bat ona izateko, ez dituela nahitaez marrazki onak eduki behar. Komikiak ongi irakurri ahal izateko, marrazkiak baino garrantzitsuagoak dira narrazioaren koherentzia, pertsonaien karakterizazioa edo orrialdearen konposaketa. Horrela, ikasleei sortzeko beldurra kendu nahi zaie, eta nork bere trebetasunak erabiliz istorioak kontatzera animatu. Izan ere, komikia adierazpide anitza da: komikilari bezainbeste komiki-mota daude.

Mikel Laboa eta Ez Dok Amairutarren ibilbideak ezagutuz, egungo euskal kulturaren egoera hobeto ulertuko dugu. Ikasiko dugu sorkuntzan ezer ez dela hutsetik sortzen, denak duela aurrekari bat: kate luze baten hurrengo katebegia baino ez garela, alegia.

Ikasgela osoak batera pertsonaia bat sortuko du, eta, horretarako, pertsonaiaren adina, sexua, gorpuzkera eta lanbidea proposatuko dizkiote hizlariari. Une horretan aurreiritzi eta topiko asko azaleratu daitezke: emakume eta gizonek bete beharreko kanon fisikoak, sexu bati edo besteari lotzen zaizkion lanbideak… Ikasgelan piztuko diren eztabaidetan, aurreiritzi horiek deseraikitzen saiatuko gara.

Trayectoria profesional del autor de la propuesta

IKASKETAK:

Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoan lizentziatua.

Hamar urtetik gorako esperientzia komikigintzari buruzko hitzaldi eta ikastaroetan:

  • Solasaldiak ikastetxe, liburutegi, gazteleku eta kultur etxeetan: Donostia, Larzabale, Bera, Tafalla, Oion, Bilbo, Ibarra, Lezo, Irun…
  • Helduentzako ikastaroak hiru urtez jarraian Tolosako liburutegian.
  • Nerabeentzako ikastaroak Usurbilen, Donostian, Anoetan, Irunen, Beran…
  • Komiki irakurketa klubak Tolosan eta Usurbilen.
  • Komikien aurkezpenak, zuzeneko elkarrizketa eta marrazketa saioak.

MARRAZKILARI LAN HAUTATUAK:

Argitaratutako komikiak

  • Eneko Aritza, lehen errege baskoia. Nabarralde, 2016 (Gidoia: Angel Rekalde) [gaztelaniara itzulia]
  • Isidoro Fagoaga, bada tenorea! Berako Udala, 2017 (Gidoia: Jon Abril)
  • Xabiroi aldizkaria, Pako Aristi (2012), Asisko Urmeneta (2013) eta Yurre Ugarteren (2015) gidoiekin.
  • Joana Maiz. Harriet, 2019 (Gidoia: Yurre Ugarte) [gaztelania eta frantsesera itzulia]
  • Basolatik berri onik ez. Xabiroi, 2020 (Gidoia: Asisko Urmeneta)
  • Ni ez naiz Mikel Laboa. Elkar, 2022 (Gidoia: Harkaitz Cano, Unai Iturriaga) [gaztelania eta katalanera itzulia]

Ilustrazio lanak

  • Argixorgin. Elkar, 2014 (Testua: Esti Vivanco)
  • Eireren egunerokoa. Elkar, 2015 (Testua: Esti Vivanco)
  • Eskularru beltzak saila. Elkar, 2017-2019 (Testua: Jasone Osoro)
  • Hankazikin. Begiko, 2020 (Testua: Pablo Barrio)
  • Gau beltza. Txalaparta, 2020 (Testua: Josu Ozaita)
  • Argia aldizkaria, 2012. urteaz geroztik.
  • Donostiako Jazzaldiko kartela, 2020