Atrás Mugimendutik argazkitzen
Áreas artísticas que trabaja:
Materias escolares con las que tiene relación:
2300€ (BEZa salbuetsita)
Mugimendu eta irudiaren arteko uztarketa lanetan murgilduko gara laborategi honetan, jolasa, mugimengua eta gorputza bidai lagun izango ditugularik.
Mugimendua eta irudiaren sormena erabiliz norbanakoaren autokontzientzia, autoezagutza eta garapen pertsonalaren lanketa da gure xedea
Honetarako bidai bat proposatzen dugu.
Bidaiak 10 atal (saio) izango ditu eta atal bakoitzean gai bat landuko dugu.
1. Atala: Gorputz kontzientziatik mugimendu askera ( sentsazio fisikoak, autokonzientzia).
2. Atala: Gorputz mugimendutik plano desberdinak lantzen (ikuspegi aniztasuna, enpatia,
aitortza, entzumena).
3. Atala: Gorputz mugimendutik proposatzen (partaidetza, iniziatiba, erabakiak hartu).
4. Atala: Gorputzetik zuzentzen (lidergotza, sormen koreografikoa).
5. Atala: Gorputz sentsazioetatik marrazten (sormena, aitortza, autoestimua,konzientzia).
6. Atala: Kanpo estimuluetatik irudia sortzen (kanpo eta barne konexioen lanketa).
7. Atala: Gorputz planoetatik argazkitzen (plano mental, emozional eta erraietako planoa).
8. Atala: IKT informazio eta komunikaziorako teknologiak (komunikatu nahi denaren
kontzientziaren lanketa).
9. Atala: Gorputz sentsazioetatik irudia sortzen (sormena, aitortza, autoestimua,
konzientzia).
10.Atala : Sortutako irudien erakusketa ( partaidetza, lantaldea, antolakuntza).
Prezioak 2 irakasle, 75 minutuko 10 saio eta prestaketa lanak barne hartzen ditu.
Espazio irekietan lantzea ere aurreikusten da, hala nola, naturan, ikastetxeetako
kanpo eremuetan... Momentuko segurtasun neurriak kontuan izanda.
OHARRA : Bizitzen ari garen egoera berezia dela kontutan izanik, aurreko ikasurtean
bezala, ikasleak etxeratzea eskatuko balu, ikastaro laborategi hau on line eskeintzeko
aukera dugu.
Laborategi amaieran irudien erakusketa bat antolatuko da.
Bertan ikasleek gauzatutako irudiak eta prozesuan gorputzetik bizitutakoak isladatuko dira.
Erakusketa ikasleen argazkiekin eta Sorkumeko kideen argazkiekin osatuko da. (Norbanakoaren prozesua barrutik eta prozesu kolektiboaren islada kanpotik erakutsiko duena).
Erakusketan agertuko diren irudi guztiak adostuak izango dira.
Erakusketak, gorputz eta irudi laborategiaren prozesua erakutsiko du.
Gure ardatz nagusietan zaintza, generoa, inklusioa, ekologia, jasangarritasuna eta
iraunkortasuna lantzen ditugu, alegia funts kulturala zein soziala. Modu honetan,
integrazioa eta pertsonen ahalduntzea sorkuntzaren bidez sustatzen ditugu.
Gorputza esperimentazio eta ikasketarako giltza dela defendatzen dugu.
Esperimentaziotik bizitutakoa, pertsonengan duen ikasketa prozesuan eragin zuzena
duelako.
Gizartean, pertsona autonomoagoak kritikoagoak, enpatikoagoak, askeagoak,
zoriontsuagoak eta konpetenteagoak hezitu nahi baditugu, gorputzaren
autokonzientziaren lanketa ezinbestekoa dela deritzogu.
Oinarri pedagogikoak:
Helburuak:
Metodologia:
Idoia Telleria Maritxalar
Erretratuan oinarritua, pertsonak barrutik kanpora argazkitzen ditu. IDo photographyren sortzaile (2015) eta argazkilaria. Gaur egun, ekintzaile, pertsonak nor diren eta nola ezagutuak izan nahi duten metodologia berrien bitartez argazki saio bereziak egiten ditu. Emakumearen ahalduntze tailer saio fazilitatzaile eta Euskal Kulturaren eta sormenaren
eragile talde ezberdinetako partaide da.
Maider OIartzabal Ziganda
6 urterekin hasi zen euskal dantzetan geroztik beti egon da dantzari lotua. Mugimendutik pertsonen ahalduntzea lantzen du bere saioetan. Mugimendua, ongizatea eta autoezagutza ardatz berdinean kokatzen ditu. Sorkuntza koreografikoak inprobisazio
tekniketan lantzea gustoko du. Proiektu artistiko hezitzaileak martxan jartzea eta gauzatzea da bere xedea Euskal kultura eta sormenaren eragile diren taldeetako partaide da.