Atrás TTA-KUN-KA TXALAPARTA TAILERRA

El nombre del proyecto : TTA-KUN-KA TXALAPARTA TAILERRA

Promotor : HUTSUN TXALAPARTA TALDEA

Telefono
628 09 65 01 / 607 48 23 38
Contacto
Anai Gambra Uriz

Áreas artísticas que trabaja:

Música

Materias escolares con las que tiene relación:

Matemáticas
Euskara
Música
Educación física

Formatos:

Taller participativo
Que valores promueve
Txalaparta eta musikaren balioak sustatzen ditu, hala nola pertsonen arteko errespetua, elkarentzuteko gaitasuna, elkarlana, ikaskuntza, sortzeko grina, musikarekiko pasioa eta pertsonen aniztasunen onespena.
A qué nivel de educación o edad se apunta:
12 urtetik gorako pertsonentzat zuzenduta dago.
Cuántos estudiantes pueden participar en un evento:
25 ikasle, gela bat.
Precio por cada evento:

Tailer saio bat 700€( BEZa salbuetsita)

Descripción de la actividad:

Txalaparta jo, ukitu, usaindu, entzun eta sentitzeko aukera paregabea da. 90 minutuko iraupena duen bizipen ahaztezina izango den musika tailerra.

Hutsun taldea osatzen duten Mikel eta Anairen laguntzaz, partaideek txalaparta ezberdinak jotzeko aukera izango dute. Hasieran oinarrizko kontzeptuekin jolastuz: ttakuna, herrena, alternantzia, entzuteko gaitasuna, tempoa, etab. Eta ondoren irudimenaren mugak bilatuz.

Saio bakoitzak 90 minutuko iraupena izango du, gehienez 25 pertsonek parte hartuko dute, eta ekintza gauzatzeko beharrezko diren material guztiak eramango ditugu.

20 urte txalaparta tailerrak bideratzen lortu dugun eskarmentua baliatuz, saio arin eta dibertigarriak egiten ditugu. Horrela, helburuen arabera, mota guztietako jolas, proposamen eta dinamika parte-hartzaileak erabiltzen ditugu. Banaka, binaka edo taldeko ariketen bitartez txalapartaren oinarriak, modu ludiko batez, barneratzen dituzte.

Jarduera bukatuta partehartzaile bakoitzak txalaparta jo izanaren esperientzia betirako gordeko du. Batzuk, gehiengoak, ez dute berriro joko, edo ez behintzat denboraldi luze batean. Baina nork daki, holako tailer saio batetan etorkizuneko txalapartari bat “jaiotzea” posiblea da, eta horrek ilusioz betetzen gaitu. Izan ere, gu, horrelako saio baten ondorioz maintemindu ginen musikaz eta batez ere, txalapartaz.

Condiciones y recursos necesarios para realizar la actividad:

-Tokia: Patioan edo geletan egin daiteken jarduera da. Gelan egitekotan, oihartzun haundirik gabeko bi gela edukitzea aproposa izango zen.

-Ekintza burutzeko beharrezkoak diren beste baliabide material guztiak guk ipiniko genituzke.

-Tailerra aurretik:

Eskolara jarduera hasi baina 90' lehenago iritsiko ginateke furgonetaz. Bertan, eskolako arduradunak gu jaso eta tokia erakutsiko liguke.
-Furgoneta ahalik eta gehien hurbiltzea eskertuko genuke.
Hurrengo 45 minututan gure materiala furgonetatik atera eta gure tresneria prest utziko genuke.

 

-Tailerra ondoren:

Dena jaso, kargatu eta 45 minututan alde egingo genuke.

Informe de actividades:

            ALDERDI ARTISTIKO-KULTURALARI BURUZKO TXOSTENA:

Txalaparta, egungo euskal kulturaren adierazpen artistiko garrantzitsu bat izanik, zaindu eta errespetatu behar dugun disziplina bat da. Nahiz eta urtean zehar Euskal Herriko edozein toki eta egoera ezberdinetan txalaparta ikusteko aukera dugun, zoritxarrez txalapartaren inguruan ikasteko aukera gutxi ditugu.

Orain, 2023. urtean, ohikoa da txalaparta disketan, plazetan, pelikuletan eta hamaika adierazpen kultural eta artistiko ezberdinetan ikustea. Baina zer gertatuko da etorkizunean? Txalapartari gazte gutxi dira gaur egun txalaparta jotzen hasten direnak, eta belaunaladi berririk gabe, musika-tresna honen etorkizuna kolokan egongo da.

Horregatik, txalaparta biziki maite dugulako, kalitatezko ekintza, jarduerak eta adierazpen artisitikoak eskeiniz, txalapartari zor dioguna bueltan eman nahi diogu. Belaunaldi berriak hunkituz, Euskal kulturaren altxor hau ezaguturaziz eta nola ez, denon artean eta etorkizunari begira garatzen. Helburu hori betetzeko kalitatezko jarduerak, kontzertuak eta proposamen artistikoak egitea ezinbestekoa dela ikusten dugu.

Azkenik, txalaparta musikaz gozatzeko baliabide paregabea dela uste dugu. Alde batetik jolasa, bestetik josatailua delako. Musika denon eskubidea dela aldarrikatzen duen adibidea, merkea, ez da hausten, eta mugagabea. Aproposa 15 minutuz lagunekin jolasteko edo bizitza osoa, edozein musika-tresna bezala, ikasten emateko.

ARLO PEDAGOGIKOARI BURUZKO TXOSTENA:

Helburuak: -Partaideek txalaparta jo, ukitu, usaindu eta lehenego pertsonan ezagutzea. -Txalaparta jolasaren oinarrizko arauak ezagutzea. -Txalparta jotzea. -Txalaparta jotzen, lagunen artean une atsegin eta ahazatezin bat ematea.

Metodologia: -Txalaparta musika-tresna ezberdinak aurkeztuko ditugu. -Jolas, dinamika eta gure hitzen bitartez, bakarka nahiz taldeka, txalapartaren oinarrizko arauak azladuko ditugu. -Bideratzaile bakoitzak, azpitalde txikiagoekin, txalaparta joaldiak egingo ditu. Joaldi hauek batzutan bideratzailearekin izango dira, eta beste batzutan, bi partaideen artean. -Momentu oro, bideratzaileak, partaide bakoitzaren ezaugarrietara moldatuko dira. Izan ere, hori da txalaparta, norberaren eta bikotearen ezberdintasunak ezagutu eta onartzea. -Bikotearekiko, eta oro har beste pertsonekiko, enpatiari garrantzi haundia emango diogu. Horrela, norberaren eta besteen gaitasun eta zailtasunak identifikatu eta onartzen saiatuz, txalapartari eta pertsona jatorrak izatera lagunduko diegu.

 
Trayectoria profesional del autor de la propuesta

Mikel Urrutia (Iruñea, 1982): 1999tik txalapartari autodidakta, JoTtaKun taldearen sortzailea eta Iruñeko Txalaparta Topaketaren sustatzaile nagusietako bat. Orduztik eta Hutsun taldearen sorrera arte, ekintza musikal pila batetan parte hartu du, bai musikari bai irakasle gisa. Kontzertuak, tailerrak, ikastaroak denetarik egin du Nafarroako txalapartarien erreferentea bilakatu arte.

Anai Gambra Uriz (Iruñea, 1983): 2001tik txalapartari autodidakta. Lleidan eman zituen bere lehen urteak txalapartari moduan eta bertan “JoTtaKun -Lleida-” sortu zuen. Horrekin bat Lleidako Txalaparta Topaketa, ikastaroak eta kontzertu mordo bat eskeini zituen. Horretaz gain txalapartaren afinazioari buruzko ikerketa zientifikoa aurrera eraman zuen “UDL Universidad de Lleidan”.

Hutsun (2012): Mikel, Anai eta Simonek sortu zuten taldea helburu zehatz batekin: Sorkuntza artistikoan, dibulagazioan eta tresnari buruzko ikerketan sakontzea. Orduztik ez dira gelditu, eta beste gauzen artea, urte hauetan hau egin dute:

-500 aktuazio baino gehiago. Hoietatik 70 Txalaparta Hutsa eskoletan.

-Bost ikuskizun artistiko propio ekoiztu: Txalaparta Hutsa, Baratzean, Urbasa, Artze eta Sagar Lantegia.

-Bi diska plazaratu: Baratzean eta Artze

-Beste ekoizpen artistiko ezberdinetan parte hartu dute: Classic ChillOut (2022), Bodas de Sangre (2021), Lauarin Dantzaren “Zubi” (2021), Koma taldearen “la fiera nunca duerme” (2019), Mielotxin taldearen “Alan Lomax in memorian” (2017), Lurrak (2016), Basajaun (2016), Magnificat (2015),...

-Lehenego Txalaparta Kongresu Mundiala antolatu genuen 2015. urtean.

-Ikastaroak pertsona heldu eta haurrekin.

-Master Class-ak Bilbon, Araian, Iruñean, Iruñeko Goi Mailako Kontserbatorioan.

 

Iruzkina_Patxi Larrainzar IP (Iruñea):

https://patxilarrainzar.educacion.navarra.es/web/argazkibideoak/2022/04/01/hutsun-txalaparta-2/

Iruzkina_San Fermin Ikastola (Zizur):

https://www.sanferminikastola.eus/albisteak/kultura/hutsun-txalapartarien-emanaldia-ikastolan