Legearen gakoak

Tratu onaren politika gure egiteko moduan dago, gure DNAn, baina orain indarrean dauden legeek indartu egin nahi dute, haurrek eta nerabeek erabateko babesa izan dezaten. Ildo horretan hainbat berrikuntza ekarri dituzte eta, batez ere, paradigma-aldaketa garrantzitsu bat (ikusi UNICEFen bideoa).

 

 

Paradigma-aldaketa

 

Haurrak eta nerabeak eskubideen subjektu dira

Haurrak eta nerabeak nazioarteko itunek aitortzen dituzten eskubide eta askatasunen titular dira. Beraz, haien eskubideak eta ongizatea gure erabakien eta esku-hartzeen erdigunean jartzera behartuta gaude; ez dute soilik babesa merezi.

Horren harira, aisia hezigarrirako proposamena haurren eta nerabeen eskubideen ikuspuntutik abiatzen da.

 

Babes integrala eta sistemikoa

Legeak jasotzen duen berrikuntza garrantzitsuenetako bat da. Barnean hartzen ditu indarkeriari dagozkion puntu guztiak: sentsibilizaziotik hasita, prebentzioa eta identifikazioa, eta baita kaltearen tratamendua eta erreparazioa ere. Eta eremu desberdinetarako neurriak ezartzen dituzte (familia, hezkuntza, kirola eta aisia, arlo digitala, esku-hartze soziala, babes-sistema, osasuna…).

Halaber, legearen izaera integrala behin eta berriz azpimarratzen den ideia batean ere nabaritzen da: haurren eta nerabeen eskubideak bermatu eta indarkeriaren aurrean babesteko, behar-beharrezkoa da guztiok parte hartzea, baita beraiek ere. Horregatik, beren burua babesteko baliabideak emango dizkien heziketa eskainiko zaie, sustatu egingo dira. Era berean, dei egiten diete haurraren babesa bermatzera behartuta dauden subjektu guztiei ere: ez soilik familiari eta administrazioari, baita ere haurrekin eta haurrentzat lan egiten duten profesionalei, gizarte zibilari eta sektoreko enpresei, ikuspegi prebentibo eta pedagogiko argiarekin, guztiok konponbidearen parte bihurtuz.

Horren harira, aurreikusita dago administrazioek martxan jarri beharko dituzten jarduerak koordinatzeko eta, departamentu, sektore eta erakunde arteko babes sistemiko bat ezartzeko estrategia integrala sortzea.

 

Irakurri 128. artikulua

(128. artikulua. 2/2024 Legea, otsailaren 15ekoa, Haur eta Nerabeena)

 

Jarduketa-ildoak: fokoa sustapenean eta prebentzioan

“Biktima artatzen badugu, berandu iritsi gara. Indarkeria-kasuetan gertatu baino lehen esku hartu behar dugu”

Haurren eta nerabeen eskubideetan oinarritutako babes integralak hainbat jarduketa-ardatz edo –ildo izango ditu. Eta paradigma berriarekin berebiziko garrantzia hartzen dute indarkeria sortu aurreko esku-hartzeek, hau da, sustapenak eta prebentzioak, hain zuzen ere, gure lan-eremuari dagozkionak.