Denda birtuala izango du Durangoko Azokak
Lehenengo aldia izango da horrelako denda bat duena eta abenduaren 4tik 8ra egongo da zabalik.
- 276
Covid-19ak sortutako egoera dela eta, denda birtuala izango du aurten Durangoko Azokak, lehenengoz. Azokako parte hartzaile guztien produktuak bilduko dituzte eta eskuragarri egongo dira bai aurten argitaratutakoak bai beste urteetako liburu eta diskoak. Erosketak egindakoan, erosleak etxean jasoko ditu produktuak, erraz eta eroso.
Produktu guztiak, beraz, Durangoko Azokako Dendan daude eskuragarri.