Lanbidearen ezaugarriak

Industrializazioa baino lehenago, segak artisauek egiten zituzten. Artisau horiek sutegi bat, ingude bat, mailuak eta indarra bakarrik zituzten energi iturri bezala. Gainera, segaren fabrikazio-prozesu oso ezagutzen zuten, hau da, beraiek egiten zutela lan prozesu guztia, hasieratik bukaeraraino. Patrizio Etxeberria SAn, nahiz eta lantegia nahiko mekanizatuta egon, urte guzti haietan, segak eskuz egin ziren gehienbat.

Hasieran, burdin lantzaileak eta bere laguntzaileak ahalegin handia egin behar zuten, pieza mailu batekin kolpatzen zutelako. Baina geroago motore elektrikoek eragindako mailuak jarri zituzten, lana errazteaz gain, azkartu ere egiten zutena. Hala ere, burdin lantzailearen postu edo irudia mantendu egin zen. Izan ere, pertsona hori beharrezkoa da mazoen azpian piezak mugitu eta haiei, mazoen kolpeen bidez,  nahi den forma emateko. Horrez gain, oinarekin pedalari eman eta kolpeen indarra erregulatzen zuten. Hori dena trokelik gabe, batzuetan bakarrik lanpostu ondoan izaten zituzten ereduak erabiltzen zituzten erreferentzia bezala. Hori zela eta, batez ere langile bakoitzaren eskarmentuaren, trebetasunaren, jakintzaren eta arretaren araberakoa izaten zen emaitza.

ForjariakSega xaflak egitea gehienbat eskuz egiten zen lana da. Langileek eskarmentu eta trebetasun handia behar zuten horretarako. Errementari edo forjariak pieza tenaza batzuekin heldu, eta mailu mekanikoaren kolpeen bidez, piezari nahi dion forma ematen dio. Kolpe baten eta bestearen artean, pieza nahi bezala mugitzen du forma hori hobeto emateko. Irudian ezpata, prozesuaren lehen pausotako bat, nola egiten den ikusten da.

Hala ere, usadiozko artisauek ez bezala, segak egiten zituzten industriako langileek ez zuten prozesu osoa egiten, prozesu osoko pauso bat edo batzuk baizik. Horregatik, ez zegoen langile bat ere, prozesu osoa menderatzen zuenik, eta gehienek ez zuten ezta funtsezko pauso bat baino gehiago ezagutzen.

Industriarako ezarri zen ekoizpen-prozesurako artisau-trebakuntza behar zuten langileek, baina antolaketa, berriz, industriakoa zen. Artisautza eta serieko ekoizpenaren erdibidearen erakusgarri garbi bat da. Prozesu horretan egin behar ziren eragiketa guztien artean lau ziren garrantzitsuenak: pieza tenkatzea, zabaltzea, leuntzea eta, azkenik, eskuz zuzentzea. Eragiketa horiek ematen zioten behin-behineko forma segari, baita beharrezko kalitatea ere. Horregatik, oso garrantzitsua zen pauso horiek ondo egitea, beste pauso guztiak eta behin-betiko pieza horien araberakoak baitziren. Beste eragiketak errazagoak ziren, eta gehienbat eskuz egin beharrekoak. Horregatik, eskarmentu eta  prestakuntza gutxiagoko langileek egiten zituzten .

Horri denari ezagupen zientifiko ez-enpiriko batzuk gehitu zitzaizkion, besteak beste altzairua nola tenplatu edo gogortzea. Ezagutza horiei esker, segari gogortasun eta zorroztasun maila handia ematea lortzen zen, hau da, erreminta horrek behar dituen ezaugarriak, eta ondorioz, kalitate bikaina ematea.

fuel-oliozko labetanKolpe ugari eman ondoren, aurreforma, pieza luze bat bihurtzen zen. Errementariek, piezak tenazekin hartu eta fuel-oliozko labetan sartzen zituzten, berotzeko.