Albisteak

Guztira, 17 ibilgailu sartuko dira enpresa emakidadunetan datozen hilabeteetan, eta araudi berriak ezartzen dituen segurtasun-elementu berri guztiak izango dituzte. Gainera, efizienteagoak izango dira, kutsadura murriztuko da eta bidaiarien erosotasunaareagotuko da.

Gehiago irakurri

Azahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, Madalenetako jai herrikoiak direla eta, uztailaren 21etik 24rako gauetan, biak barne, E71 (Pasai Donibane-Donostia), E72 (Oiartzun-Donostia), E75 (Errenteria-Donostia) eta E77 (Hondarribia-Donostia) lineek udako larunbatetako ohiko ordutegiak izango dituzte, eta uztailaren 25etik 26rako gauean, berriz, linea horiek jai-bezperako ohiko ordutegiak izango dituzte.

Gehiago irakurri

Topaketa Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentua Lurraldebusen autobusetan indarkeria matxistaren aurkako lehen protokoloa abian jartzeko egiten ari den harremanen esparruan egin da.

Gehiago irakurri

Azahara Domínguez diputatuak adierazi duenez, herriko Idi-pest jaialdia dela eta, zerbitzu bereziak egongo dira: 19:30ean abiatuko da Zaldibiatik (Erdialdea), 19:40ean Ordiziatik (Renfe), 19:50ean Itsasondotik (Erdialdea), 20:00etan Legorretatik (Erdialdea) eta 20:15ean Aramara iritsiko da. Itzultzeko, autobusa 1:00etan abiatuko da Aramatik eta 1:10ean igaroko da Ordiziatik (Renfe), 1:20an Zaldibiatik (Erdialdea), 1:30ean Itsasondotik (Erdialdea) eta 1:35ean Legorretara (Erdialdea) iritsiko da.

Gehiago irakurri

Azahara Dominguezek jakinarazi duenez, herriko jaiak direla eta, gaueko zerbitzuak egongo dira hurrengo ostiral eta larunbatean, uztailak 19 eta 20, eta irteerak 00:30ean, 1: 30ean, 2: 30ean, 3: 30ean, 4: 00etan, 4: 30ean eta 5: 00etan izango dira Bergaratik, eta honako ibilbide zirkularra egingo dute: Bergara, Antzuola (00:35, 1:35, 2:35, 3:35, 4:05, 4:35, 5:05 eta 6:05), Zumarraga (00:45, 1:45. 2:45, 3:45, 4:15, 4:45, 5:15 eta 6:15), Antuzola (00:55, 1:55, 2:55, 3:55, 4:25, 4:55, 5:25 eta 6:25) eta Bergara (1:00, 2:00, 3:00, 4:00, 4:30, 5:00, 5:30 eta 6:30).

Gehiago irakurri

Azahara Dominguezek adierazi duenez, herriko jaiak direla eta, gaueko zerbitzuak egongo dira 00:00etatik, 1: 00etatik, 2: 00etatik, 4: 00etatik, 5: 00etatik eta 6: 00etatik aurrera Arrasatetik (Erdigunetik) eta honako ibilbide zirkularra egingo dute: Aretxabaleta (Osasun Zentroa/Portasol) ordu eta 15 minututan, Eskoriatza (Eduardo Gorosarri) ordu eta 30 minututan, Aretxabaleta (Nafarroa/Laussita) ordu eta 45 minututan eta Arrasate (Kontzezino) ordu eta 55 minututan. Gainera, 3: 15ean irteera gehigarri bat egongo da Aretxabaletatik, Eskoriatzara 3: 25ean iritsiko dena, eta bost minutu geroago Aretxabaletara abiatuko da, 3: 45ean iritsiz

Gehiago irakurri

Azahara Dominguezek jakinarazi duenez, herriko jaiak direla eta, zerbitzu bereziak egongo dira: ostiralean, 19:30ean, 20:00etan, 20:30ean eta 23:00etan, Lazkaotik irtengo dira; 19:30ean, 21:30ean, 0:10ean eta 2:30ean, Zegamatik; 23:40ean, 2: 00etan eta 4: 00etan, Mutiloatik Zegamara; eta 00:40an, 3:00etan eta 4:45ean, Mutiloatik Lazkaora. Larunbateko zerbitzuei dagokienez, 21:30ean irtengo dira Lazkaotik; 22:30ean, 00:10ean eta 2: 30ean Zegamatik; 02:00etan eta 04:00etan Mutiloatik Zegamara; eta 00:40an, 3:00etan eta 4:45ean Mutiloatik Lazkaora.

Gehiago irakurri

Azahara Dominguez diputatuak jakinarazi duenez, Elgetako jaiak direla eta, gaueko zerbitzuak egongo dira Antzuola eta Elgeta artean. Zerbitzuak 00:00etan, 1:00etan, 2:00etan, 4:00etan, 5:00etan eta 6:00etan irtengo dira Antzuolatik honako ibilbide hau eginez: Bergara (ordu eta hamar minututan), Elgeta (ordu eta 30 minututan), Bergara (ordu eta 45 minututan) eta Antzuola (ordu eta 55 minututan, salbu eta 2.55 eta 6:55ean autobusak Bergaran buelta emango baitu). Gainera, 3:10ean zerbitzu gehigarri bat egongo da Bergaratik. Zerbitzu guztiak saihesbidetik ibiliko dira.

Gehiago irakurri

Azahara Domínguez diputatuak Avanza emakidunak antolatutako "Zure zapatetan" jardunaldia ireki du, langileak arrapalen erabilpenean trebatzeko, sentsibilizatzeko eta kontzientziatzeko bai eta ibilgailuetan sortzen diren beste irisgarritasun-arazo batzuk konpontzeko lagunduko diena

Gehiago irakurri