Kanadako agintarien ordezkaritza baten bisita

Kanadako agintarien ordezkaritza batek (Espainiako enbaxadakoak, parlamentukoak, eskualdeetako legebiltzarretakoak...) Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa bisitatu du.

-ren irudia Kanadako agintarien ordezkaritza baten bisita

Kanadaren eta Euskal Herriaren arteko harremanen historia erakusten duten dokumentuak zeintzuk eta nolakoak diren gertutik ezagutzeko interesa izan da artxiboa bisitatzeko arrazoia.

EHUk eta Kanadako enbaxadak antolatutako "Euskadi eta Kanada: itsasotik izarretara" ikastaroarekin zerikusia duten ekitaldi publikoen agendan lekua eginez, maiatzaren 20ko arratsaldearen amaieran izan dira artxiboan.

Artxiboak erakusketa txiki bat prestatu du. Bertan, Ternuarekin zerikusia duten XVI. mendetik XIX. mendera bitarteko dokumentuen erakusketa egin dugu. Ternua bait da, balearen eta bakailaoaren arrantza dela eta, euskal marinelen interesa biltzen zuen gunea. Gainera, Kanadan idatzitako dokumentu zibilik zaharrenak diren dokumentuak ezagutu ahal izan dituzte, hala nola Domingo de Luçaren testamentua.