Gipuzkoako foru suhiltzaileek 47 irteera egin dituzte denboralea dela eta
Mendarora doan errepidetik ura erretiratu da, eta emergentzia eta mantenu zerbitzuak geratzen den lokatza eta adarrak garbitzeko lanean ari dira
Mendarora doan errepidetik ura erretiratu da, eta emergentzia eta mantenu zerbitzuak geratzen den lokatza eta adarrak garbitzeko lanean ari dira
Mendoza bozeramaileak nabarmendu duenez, “harro egoteko moduko zaintza sistema dugu Gipuzkoan, eta herritarrak horren jakitun dira”.
Euskararen Nazioarteko Egunean, “gizartea kohesionatzeko eta herritarrak elkarrengana gerturatzeko” garaian euskal hizkuntzak daukan “indarra eta ahamena” nabarmendu du Markel Olano diputatu nagusiak .
Gipuzkoako 60 boluntarioen lana aitortu dute itsas-zaborren bilketan.
Pasaia, Lasarte-Oria, Errenteria, Hernani eta Oiartzungo establezimenduetan.
Paketeak salgai egongo dira Gipuzkoa Turismoa webgunean, hiru bertsio desberdinetan, eta barruan, lurraldeko oroigarriak edukiko dituzte.
N-I eta A-15 errepideak foru arau berriak ezartzen duen sistemara egokitzeko lanak egiteko 12 hilabete inguru beharko dira; beraz, dena aurreikusitakoaren arabera badoa, sistema berria 2022ko urte amaieran edo 2023ko hasieran jarriko da indarrean.
Lehenengo aldiz, Gipuzkoako Foru Aldundia POLIS urteko konferentzian dago, aurten Suediako Goteborgen.
Hainbat jardueratako 480 ustiategik jaso dituzte dirulaguntzak: esnetarako eta haragitarako behi-azienda, ardi- eta ahuntz-azienda, sagardoa, txakolina, eta behi-azienda suharra.
Azken urteetako gizarte bazterkeriako egoeren bilakaera aztertu ondoren, Gipuzkoako Foru Aldundiak Elkar-EKIN 2016-2020 Planaren balantzea partekatu du, eta plan berria diseinatzeari ekin dio.