LURRALDEBUSEK ORDUTEGIAK LUZATUKO DITU ABUZTUAN, DONOSTIAKO ASTE NAGUSIAN ZERBITZUAK INDARTUZ
Lurraldebusek gaueko zerbitzu bereziak jarriko ditu erabiltzaileen eskura abuztuaren 13tik 20ra ospatuko den Donostiako Aste Nagusian, pandemia dela eta bi urteko etenaldiaren ondoren. Zerbitzu berezi horiek Donostia eta Gipuzkoako metropoli-ingurunea lotuko dituzte goizaldean, eta funtsezko indargarria dira zerbitzu-eskaera handiko egunetan. Neurri hori udan ordutegiak zabaltzeko aurretik hartutako neurriari gehitzen zaio. Rafaela Romerok: “Mugikortasuna eta segurtasuna herritar guztien eskubideak dira. Ez dugu onartuko gizalegerik gabeko jendeak jaiak aprobetxatzea ondasun publikoak suntsitzeko edo langileek, gidari edo polizia gisa, dituzten eskubideei men egiteko”.