Gipuzkoako Foru Aldundiak biribilgune bat eraikiko du N-I errepide gainean, Lasarte-Orian
Diputatuen kontseiluak udazkenean hasiko den obraren lizitazioa onartu du, ia 9 milioi euroko aurrekontuarekin eta zortzi hilabeteko egikaritze-epearekin.
Diputatuen kontseiluak udazkenean hasiko den obraren lizitazioa onartu du, ia 9 milioi euroko aurrekontuarekin eta zortzi hilabeteko egikaritze-epearekin.
Foru Aldundiaren babesarekin, Intxorta 1937 Kultur Elkartea ikerketa bat egiten ari da Gerra Zibiletik ihesi erbestea ezagutu zuten haurrei buruz; dagoeneko 6.819 umeren kasuak identifikatu dituzte.
Ingurumen Departamentuak milioi eta erdi euro erabiliko ditu hondartzen garbiketa, bideometria sarea, Nik Hondartzak aplikazioaren eguneraketa, sentsibilizazio kanpaina eta salbamendu zerbitzuan laguntzeko. Ingurumen Departamentuak «Elkartasun Olatuak» kanpaina jarriko du abian Elikagaien Bankuarekin eta Emausekin lankidetzan, Gipuzkoako hondartzetan elikagaiak jaso eta zaurgarritasun egoeran dauden pertsonei helarazteko. Nik Hondartzak aplikazioak garraio publikoari buruzko informazioa eskainiko du, hondartzen erabilera iraunkorragoa bultzatzeko.
70eko hamarkadan dantza garaikidean aitzindaria izan zen Anexa konpainiako Julio Duran dantzariak jasota zeukan dokumentazioa laga dio Eresbileko artxiboari, eta dagoeneko ikusgai dago haren webgunean.