Tailer honetan seme-alaben emozioek egunerokoan duten garrantzia azaldu, eta horiek nola kudeatu eta zaindu landuko da, familian sortzen diren arazo eta gatazketan erabiltzeko tresna emozionalak eskuratuz.
Helburuak:
Adimen emozionalari buruzko ezagutzak eskuratzea.
Nork bere burua hobeto ezagutzea, gai honen inguruan dituen baliabideak landuz eta erabiliz.
Emozioak zer diren jakitea.
Emozioen funtzioak ezagutzea.
Emozioak kudeatzen ikastea.
Emozioen atzean dauden beharrak identifikatzen ikastea.
Gaitasun emozionalak (kontzientzia emozionala, erregulazio emozionala, autonomia emozionala, trebetasun sozioemozionalak, bizitzarako eta ongizaterako trebetasunak) ezagutzea eta horiek garatzen laguntzeko erremintak barneratzea.
Bidelagun emozionalak izateko beharrezkoak diren baliabideak eskuratzea.
Gatazka emozionalak era onuragarri batean konpontzen ikastea.
Nerabeei beren emozioetan laguntzeko tresnak eskuratzea.
Landuko diren edukiak eta gaitasunak:
Zer dira emozioak?
Emozioen funtzioak?
Nondik datoz emozioak (emozioen zergatia)?
Beharrak: zertara bultzatzen gaituzte emozioek?
Kudeaketa emozionala
Nerabeen emozionak: nola bizitzen dituzte?
Bidelaguntza emozionala: nola izan nerabeen bidelagun emozionala?
Estrategia eta tresna sistemikoak.
Metodologia:
Hau guztia lantzeko metodologia dinamikoa erabiliko da (teoriko-praktikoa). NErabeekin hezkuntza emozionala landu nahi bada, helduok egin behar dugu lanketa hori lehenbizi, emozioak gure inkontzientean bizi baitira; eta, beraz, ezin ditugu horiek landu ikasketa teoriko batekin bakarrik.
Teorian oinarrituta kasu praktikoak landuko dira, emozioak lantzeko emozionatu egin behar delako.
* Gai honi buruzko tailerra ere eskuragarri duzu, ikusi hemen.