Harremanak zaindu eta modu eraginkorrean kudeatzeko tresnekin partaideentzat esanguratsuak diren egoeretan praktikatzeko aukera izango da.
Helburuak:
Besteengana gerturatzen lagunduko digun hitz egiteko eta entzuteko modua ezagutu eta praktikatzea.
Familiako giroa kudeatzeko eta bizitzako harreman desberdinak zaintzeko alderdiak ezagutzea.
Gatazken kudeaketarako eta mugak jartzeko baliabideak eskuratzea.
Landuko diren edukiak eta gaitasunak:
KEBeko irizpideak aurkeztu eta praktikatu. Intentzioa, adierazpen zintzoa eta entzute enpatikoa.
Seme-alabek gustatzen ez zaigun zerbait egin edota esaten dutenean: nola kudeatu gatazkak? zer esan benetan entzuteko? zer muga jarri eta nola? nola hobetu komunikazioa seme-alabekin?
Metodologia:
Eguneroko bizitzako adibideetan oinarritutako teoria aurkeztu ondoren, ariketa praktikoen bidez ohiko egoerak aztertu eta sakondu ahal izango dira.
* Gai honi buruzko hitzaldia ere eskuragarri duzu, ikusi hemen.