Tailer honen bitartez, familian harreman orekatua, osasungarria eta onuragarria izateko beharrezkoa den egitura nola izan landuko dugu, horretarako lagungarriak izango zaizkigun arauak eta mugak jartzen ikasiz.
Helburuak:
Familia-hezkuntzaren eredu ezberdinak ezagutzea.
Familia-hezkuntzaren eredu ezberdinen ondorioak ikustea.
Familia-giro ona izateko modua lantzea.
Familian arauak eta mugak izatearen beharra jakitea.
Familiako arauak era asertiboan jartzearen onurak ikustea.
Familian arauak era asertiboan jartzeko tresnak eskuratzea.
Familian dauden gatazkak eta arazoak ebazteko tresnak eskuratzea
Landuko diren edukiak eta gaitasunak:
Familia-hezkuntzaren eredu ezberdinen ezagupena.
Familia-hezkuntzaren eredu ezberdinak erabiltzearen ondorioak.
Zer dira mugak?
Zertarako balio dute mugek?
Mugak era asertiboan jartzearen onurak.
Mugak era asertiboan jartzeko tresnak.
Arauen beharra familian.
Arauak era asertibo batean jartzeko modua.
Zer izan behar dugu kontuan arauak eta mugak jartzeko orduan?
Metodologia:
Hau guztia lantzeko metodologia dinamikoa erabiliko da (teoriko-praktikoa).
Teorian oinarrituta, kasu praktikoak landuko dira.
Familia-hezkuntzaren eredu ezberdinak ezagutzeko kasu praktikoak azalduko dira eta, hortik abiatua, parte hartzaileekin batera bide berriak bilatuko dira, teorian landu dena praktikara bideratuz.
* Gai honi buruzko hitzaldia ere eskuragarri duzu, ikusi hemen.