Sexualitatea etxeko espazioan era baikor eta dinamikoan lantzeko hitzaldia izango da. Alaba eta semeak sexualitatean hezteko gakoak jorratuko dira.
Helburuak:
Sexualitatea nola eratzen den ikustea
Espazio digitalak eta publizitateak duten eragina aztertzea.
Guraso eta nerabeen sexualitateak identifikatzea.
Landuko diren edukiak eta gaitasunak:
Sexualitatea eta aisialdirako espazioak.
Erotika, plazera eta autozaintza.
Identitatea, orientazioa eta aniztasuna.
Metodologia:
Adin txikikoekin sexualitatea lantzeko kasuak eta esperientziak bistaratzen laguntzen duten dinamiken bidez, sexualitateak haur eta nerabeen identitateari, ongizateari eta portaerari eragiten diela ulertzen lagunduko da. Informazioa zer adinekin jaso beharko luketen eta zer eta nola landu jakiteko, beharrezkoa da lehenago ezagutzea zer eduki kontsumituko dituzten, zer testuingurutan, zer pertsonarekin, eta zeintzuk izan daitezkeen jasotzen duten informazioaren eta jasotzen ez duten informazioaren ondorioak.
* Gai honi buruzko tailerra ere eskuragarri duzu, ikusi hemen.