Bikote-harremana hasi eta amaitu daiteke baina aita-amek guraso izaten jarraituko dute. Erronka horretan sortzen diren gaiei aurre egiteko lagungarriak izan daitezkeen baliabideekin praktikatzeko aukera izango da.
Helburuak:
Erabakiak helduongan piztu dezakeenaz jabetzea.
Guraso izaten jarraitzea, bikote izan gabe.
Haurrei informazioa emateko oinarrizko jarraibideak eskaintzea.
Erabakiak haurrengan izan dezakeen eraginaren aurrean, haien bidelagun izatea.