10.1. Haurren eta nerabeen ongizaterako eta garapen osasuntsu baterako gakoak. Jolasa, sormena eta adierazpena garapen fisiko, emozional eta kognitiborako ardatz. Hitzaldia
Hartzaileak: Haurren eta nerabeen gurasoentzat
Talde bakoitzeko partaide kopurua: Gelaren arabera
Trebatzailearen disponibilitatea: Astearte. ostegun edo larunbatetan (noizbehinka). 17:00-18:30, 18:00-19:30, 19:00-20:30.
Haurren beharrak identifikatuz eta asetuz, jolasak, jarduera fisikoak, sormenak eta adierazpenak haien garapenean duten garrantzia ulertu eta kontzientziatzea, guraso gisa bidelagun izateko gakoak eskuratuz.
Helburuak:
Haurren beharrak ezagutu eta identifikatzen ikastea.
Jolasak eta jarduera fisikoak haurren garapen fisiko, emozional eta mentalean duten garrantzia ulertzea.
Jolasa, sormena eta adierazpena: zer, noiz, zenbat eta nola behar duten ezagutzea.
Orekaren garrantziaz jabetzea. Energia-zikloak, natura eta jarduera-aniztasuna.
Jarduera fisikoan eta kiroletan dagoen eskaintzaren aniztasuna ezagutzea eta haur bakoitzarentzat aproposa izan daitekeena detektatzea.
Landuko diren edukiak eta gaitasunak:
Jolasa eta jarduera fisikoaren onurak. Jolas librearen garrantzia.
Haurraren beharrak eta ohitura osasungarriak: loa, sormena, adierazpena, jarduera fisikoa, harremanak eta emozioen kudeaketa.
Muga asertiboen eta askatasunaren arteko oreka jolasaren eta jarduera fisikoaren bitartez.
Jolas eta kirol-aniztasuna. Bakarkako/taldekako kirolak eta beste alternatiba batzuk.
Gurasoak hezitzaile eredugarri eta kontziente. Nola?
Metodologia:
Partaidetzazko metodologia dinamikoa; hainbat unetan gamifikatua; konfiantzan eta konexioan oinarritua. Rol-jolasak eta dinamika praktikoak erabiliz, ulermena eta proposamenak eskaintzeaz gain, integrazioa bilatuko da esperientziaren bitartez.
* Gai honi buruzko tailerra ere eskuragarri duzu, ikusi hemen.