10.2. Jolasaren bitartez haurren ongizatea tailerra
* Zein gairen barruan kokatzen da hitzaldi hau?
3. Gizarte-testuingurua eta ingurune fisikoa
10.2. Jolasaren, jarduera fisikoaren eta adierazpenaren bitartez haurren ongizatea ahalduntzea eta garapen fisiko-emozional-soziala lortzeko proposamenak. Tailerra
Hartzaileak: Haurren gurasoentzat
Talde bakoitzeko partaide kopurua: 12-15 lagun, gelaren arabera
Trebatzailearen disponibilitatea: Astearte. ostegun edo larunbatetan (noizbehinka). 17:00-18:30, 18:00-19:30, 19:00-20:30.
Modu praktikoan baliabide, tresna eta proposamen anitzak ezagutzea, jolas, adierazpen, sormen eta jarduera fisikoaren bitartez haurren ongizate, ahalduntze eta garapen prozesuetan bidelagun kontziente eta onuragarria izateko.
Helburuak:
Haurren garapen fisiko, emozional eta mentalean hainbat jolas eta jarduera fisikok izan ditzaketen onurak ulertu eta haurren beharrak asetzeko erabiltzen ikastea. Jolas, baliabide eta jarduera anitzak proposatzen (noiz, zenbat eta nola) eta bideratzen ikastea. Jarduera fisikoan eta kiroletan dagoen eskaintzaren aniztasuna ezagutzea eta haur bakoitzarentzat aproposa izan daitekeena detektatzea. Gorputz-adierazpena, sormena eta naturarekiko harremana sustatzeko proposamenak ezagutzea.
Jolas, baliabide eta jarduera anitzak proposatzen (noiz, zenbat eta nola) eta bideratzen ikastea.
Jarduera fisikoan eta kiroletan dagoen eskaintzaren aniztasuna ezagutzea eta haur bakoitzarentzat aproposa izan daitekeena detektatzea.
Gorputz-adierazpena, sormena eta naturarekiko harremana sustatzeko proposamenak ezagutzea.
Landuko diren edukiak eta gaitasunak:
Jolas librea giltzarri. Nola bermatu? Zer ezaugarri behar dira?
Sormena, adierazpena eta jolas hezigarriak proposatzeko gakoak. Adibideak, baliabide eta tresna zehatzak.
Jolasak, adierazpenak eta sormenak bermatzen dituen garapen eta onurak identifikatu eta modu praktikoan esperimentatzea.
Gurasoak hezitzaile eredugarri eta kontziente. Nola?
Metodologia:
Partaidetzazko metodologia dinamikoa; hainbat unetan gamifikatua; konfiantzan eta konexioan oinarritua. Rol-jolasak eta dinamika praktikoak erabiliz, ulermena eta proposamenak eskaintzeaz gain, integrazioa bilatuko da esperientziaren bitartez.
* Gai honi buruzko hitzaldia ere eskuragarri duzu, ikusi hemen.