10.4 Nerabeen ongizatea eta garapen integrala. Sedentarismoaren, antsietatearen eta isolamenduaren prebentzio eta kudeaketarako lehen urratsak. Tailerra
Hartzaileak: Nerabeen gurasoentzat
Talde bakoitzeko partaide kopurua: 12-15 lagun, gelaren arabera
Trebatzailearen disponibilitatea: Astearte. ostegun edo larunbatetan (noizbehinka). 17:00-18:30, 18:00-19:30, 19:00-20:30.
Zer behar dute gure seme-alabek? Nerabeen oreka eta garapen fisiko, emozional eta mentala bermatzeko baliabide eta proposamenak ezagutzea.
Helburuak:
Nerabeen behar zehatzak ezagutzea haien garapen fisiko, emozional eta mentalerako.
Orekaren garrantziaz jabetzea, alderdi mentala, emozionala eta fisikoa lerrokatuz.
Nerabeen jarduera fisikoarekiko motibazioa sustatzeko proposamenak ezagutzea.
Norberaren irudi eta gorputzarekiko harremana kudeatzeko orientabideak ezagutzea.
Jarduera fisikoaren ala kirolaren kudeaketak nerabeen garapen orekatu eta osasungarrian duen garrantzia ulertu.
Landuko diren edukiak eta gaitasunak:
Jarduera fisikoaren onurak eta nerabezaroan duen garrantzia.
Ohitura osasungarriak: jarduera fisikoa, loa, sormena eta harremanak.
Muga asertiboen eta askatasunaren arteko oreka jarduera fisikoaren eta kirolaren bitartez.
Gurasoak hezitzaile eredugarri eta kontziente. Nola?
Jarduera fisikoa ala kirola: zer, noiz, zenbat eta nola? Motibazioa giltzarri.
Jarduera fisikoa eta kirola, balioak garatzeko tresna: pertseberantzia, zaintza, gozamena, errespetua…
Metodologia:
Partaidetzazko metodologia dinamikoa; hainbat unetan gamifikatua; konfiantzan eta konexioan oinarritua. Rol-jolasak eta dinamika praktikoak erabiliz, ulermena eta proposamenak eskaintzeaz gain, integrazioa bilatuko da esperientziaren bitartez.
Material anitzak erabiltzeko aukera: Lego Serious Play edo Playmobil bezalako teknika proiektiboak, Dixit…
* Gai honi buruzko hitzaldia ere eskuragarri duzu, ikusi hemen.