Familien funtzio nagusietako bat da seme-alabak heztea eta balio jakin batzuk eta portaera-jarraibide egokiak eskura ditzaten lortzea. Babesaren gakoa da "ingurune seguru eta babesleak" sortzea. Ingurune horietan pertsonak erabat garatu ahal izango dira, beren eskubideak errespetatuko zaizkie eta edozein indarkeria-motatatik libre egongo dira.
Helburuak:
Familiak seme-alaben hazkuntzan duen babesle-funtzioaren garrantzia sustatzea.
Jazarpen-egoerak detektatzeko eta identifikatzeko oinarrizko ezagutzak eta informazioa ematea.
Balizko jazarpen-egoerei modu egokian eta indarkeriarik gabe erantzuten lagunduko dieten trebetasunak eta estrategiak ematea.
Landuko diren edukiak eta gaitasunak:
Zer da bullying-a? Jazarpen-egoerak versus bullying-a.
Zer dira gatazkak?
Gatazkak bullying ez bihurtzeko gakoak.
Goiz antzematea eta babesgabetasuna.
Kontsumo edo erabilera problematikoak goiz antzematea.
Babes-alderdiak versus arrisku-alderdiak.
Trebetasun sozialak, komunikazioa eta entzute aktiboa.
Inpultsibitatea eta autokontrola.
Gatazkak konpontzea.
Zer funtzio betetzen dugu familiek?
Metodologia:
Parte hartzeko metodologia: trebatzailearen azalpen eta funtsatze teorikoa partaidetzazko talde operatiboetan egindako lanarekin uztartuko dira. Talde-dinamika desberdinak egingo dira, parte-hartzea sustatzeko eta familiek prebentzio-lan egokia egiteko estrategiak eta tresnak eskuratu ahal izateko.
Edukiak azaltzeko, teknologiak erabili eta bideoak ikusiko dira lagungarri. Tailerretan parte hartzen duten pertsonek taldean eztabaidatzeko teknikak, simulazio-teknikak eta abar erabiliko dituzte.
* Gai honi buruzko hitzaldia ere eskuragarri duzu, ikusi hemen.