Atzealdea Biztanleria aktibo baten alde. Esperientziak eta hausnarketa

Biztanleria aktibo baten alde. Esperientziak eta hausnarketa Epe irekia

Ikastaroa

Hannah Arendten “herritartasun aktibo” aren eraikuntzari buruzko erreferentzia, hartuko dugu abiapuntu gisa: "Isolatutako gizonek (pertsonek) ez dute definizioz inolako botererik... Boterea gizonen (pertsonen) artean sortzen da elkarrekin jarduten dutenean eta sakabanatzen direnean desagertzen da... Gizakiak (pertsonak) hain elkartuta bizi direnean, non ekintzaren potentzialtasunak beti presente dauden, botereak bertan iraun dezake".

Edgar Morinek bere "demokrazia kognitiboa" formulatu eta demokrazia bera zalantzan jartzen duenean garatzen duen herritar informatu eta arduratsuaren kontzeptua erreferentzia fidagarria dakiguke.

Gaur, Euskadin martxan dauden esperientziak zabaldu eta antzeko erakundeen sare bat sortzeko/egituratzeko aukerak ezagutu eta baloratzeko ikastaroa da. Aurkezten dugun hiru elkartek darabilgun tresna nagusia, zientzia eta ezagutzaren dibulgazioa da, zentzurik zabalenean.

Moisés NaÍm, Martin Wof  yhhh eta Eric Klinenbergen lanak erabiliko ditugu gure hausnarketan. 

ZarautzOn-en kasua eta parte hartzera gonbidatutako Lemniskata (Beasain) eta Zientziaren Giltzak (Ondarroa) esperientziak baliagarriak direla uste dugu, herritar aktiboak sustatzeko eta, ibilbideak hauek aztertuz, ikaskuntza hoberenak jaso eta akatsak saihesteko.

Ikastaro hau TopaGune motatakoa izango da. Izen hau, partaidetza maila altuena eragiten duten ikastaroei ematen zaie. Kasu hauetan ikastaroen zuzendariak, UIKko zuzendaritza akademikoak eta ikastaroan erraztatzaile lanak egingo dituen pertsonak elkarrekin diseinatzen dituzte eraginkorrenak izango diren teknikak ikastaroa parte hartzailea izateko. 

Egitaraua:

Ikusi hemen ikastaroko programa.

Helburuak:

  • Euskadin garatzen ari diren herritar aktibo taldeak aurkeztu eta, ibilbideak hauek aztertuz, ikaskuntza hoberenak jaso eta partekatu.

Datak:

Abuztuak 29

Lekua:

Miramar jauregia (Donostia)

Iraupena:

10 ordu

Hizkuntza:

Elebiduna

Metodologia:

Sei taldeetan sakondu eta partekatuko dugu dinamizatzaile baten laguntzaz.

Lotura duten ekintzak Ordua
0 TopaGunea 2024- UIK
Epe irekia