Atzealdea Ikaskuntza-Zerbitzua errealitateak eraldatzeko metodologia gisa

Ikaskuntza-Zerbitzua errealitateak eraldatzeko metodologia gisa Epe irekia

Ikastaroa

Zer eta nola egin hezkuntzatik komunitatea saretzeko? Egungo panoramika eta proiektuen diseinua.

Ikaskuntza-Zerbitzua (I+Z) indarra hartzen ari den eredua da gure hezkuntza sistemaren baitan. Horren adibide da Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) finkatu beharreko hezkuntza-estrategiatzat jaso, onartu eta babesteko oinarriak ezartzen ari direla, “EHUagenda 2030” (EHU, 2019) eta Unibertsitateko Gizarte Erantzukizuna (Amiano, 2019; Jasangarritasun Batzordea) eraginkortasunez garatzeko konpromiso- eta ekintza-esparruaren barruan. Horretarako, Hezkuntzarako Laguntza Zerbitzuaren (SAE-HELAZ) ardurapean I+Z Laborategi Iraunkorra (A-S i3 Lab) martxan jarri zen 2023ko azaroan, metodologia hau egituratu eta instituzionalizatzeko bidean.

Uda Ikastaroak Ikaskuntza-Zerbitzua metodologiara hurbilpen bat izan nahi du. Parte-hartzaileek, zenbait oinarri teoriko barneratu ostean, norberaren praktikari buruz hausnartzeko tartea izango dute eta hezkuntza-testuingurutik gertuko errealitateak hobetzeko erronkari erantzuteko plangintza posible bat zehazten hasiko dira. Hau da, Ikastaroan, parte-hartzaileak etorkizuneko irakaskuntza-ingurunearen benetako beharren gainean lan egiten trebatuko dira, arreta berezia jarriz hurbileko gizarte-arazo eta -premia errealen analisi kritikoan eta ulermenean, eta horiek modu sortzailean konpontzen.

Egitaraua:

Ikusi hemen ikastaroko programa.

Helburuak:

  • Giza justizia eta eraldaketarako bidean komunitatean parte-hartze aktiboak ezagutzea; norberaren eraldaketa abiapuntu izanik. 

  • I+Z funtsezko ezaugarriak ezagutu eta ulertzea, estrategia metodologiko eta gizartea hobetzeko tresna gisa. I+Z metodologia aktibo gisa ulertzea. 

  • I+Z hezkuntza-sistemak gizarte-erantzukizunarekin bat egiteko eta Garapen Iraunkorrerako Helburuei erantzuteko bide bezala aitortzea. 

  • Hezkuntza-etapa ezberdinetan I-Z proiektuak planifikatzeko eta garatzeko aukerak identifikatzea.

Datak:

Ekainak 25 eta 26

Lekua:

Miramar jauregia (Donostia)

Iraupena:

20 ordu

Hizkuntza:

Elebiduna

Metodologia:

Ikastaro honen xedea partaideek metodologia berritzaile bat ezagutzea izanik, honen ezagutza, ulermen eta bizipenerako metodologia bera erabiliko dugu Ikastaroa beraren hezurdura osatzeko.

Lotura duten ekintzak Ordua
0 TopaGunea 2024- UIK
Epe irekia