Atzealdea Sexu-heziketa: haurtzaroan eta nerabezaroan laguntzeko gakoak

Sexu-heziketa: haurtzaroan eta nerabezaroan laguntzeko gakoak Epe irekia

Ikastaroa

Sexualitatea gizakien funtsezko dimentsioa da. Konfiantzaz, segurtasunez eta gogobetetasunez bizitzea eta adieraztea pertsonen garapenari eta hezkuntzari atxikita egon behar da. Hala ere, sexu-hezkuntza integrala gainditu gabeko ikasgaia da oraindik ere, askotan, haur eta nerabeekin doazen helduek ez dituztelako gai horri buruzko jakin-min, bitxikeria, zalantza edo kezkei aurre egiteko beharrezko tresnak eta trebetasunak.

Egitaraua:

Ikusi hemen ikastaroko programa.

Helburuak:

  • Sexu-hezkuntza integrala zer den eta haren helburuak zein diren ulertzea.

  • Haurtzaroan eta nerabezaroan eskaini nahi dugun sexu-hezkuntzaren eredua pentsatzeko espazio bat erraztea.

  • Ezagutza teorikoak eta baliabide praktikoak eskaintzea, sexu-hezkuntza integrala ezartzeko eta garapen-etapa bakoitzean laguntza egokia emateko.

  • Haurtzaroko eta nerabezaroko sexu-bizipenekin eta adierazpenekin lotutako zalantzak argitzeko eta egoerak konpontzeko trebetasunak eskuratzea. 

  • Diskurtso mediatikoek (pornografia, sare sozialak, musika edo serieak) gazteen sexualitatearen eraikuntzan nola eragiten duten ulertzea eta horiek kritikoki berrikusteko tresnak ematea.

  • Sexu-adostasunaren garrantziaz hausnartzea eta indarkeria-egoerak prebenitzeko baliabideak ematea, tratu onetan oinarritutako harremanak sustatuz.

  • Belaunaldi berrietan maskulinitatea nola eraikitzen ari den aztertzea, eta horri modu positiboan heltzeko gakoak ematea.

Datak:

Uztailak 8, 9 eta 10

Lekua:

Miramar jauregia (Donostia)

Iraupena:

30 ordu

Hizkuntza:

Elebiduna

Metodologia:

Aktiboa eta parte-hartzailea erabiliko da. Ezagutzak lortzera bideratutako azalpen teorikoak eta eztabaidarako eta hausnarketarako bidea ematen duten talde-jarduerak egingo dira.

Lotura duten ekintzak Ordua
0 TopaGunea 2024- UIK
Epe irekia