Atzealdea Trebakuntza-tailerrak 1. Nola sustatu herritarren parte-hartzea udaletik?

Trebakuntza-tailerrak 1. Nola sustatu herritarren parte-hartzea udaletik? Hasi gabe

Tailerra

Herritarrek udal politiketan parte hartu ahal izateko bideak eskaini nahi dituzue? Udalean eta udaletik egin beharrekoa egituratu nahi duzue? Hau da zuen tailerra.

Informazioa pdf-an

Helburuak:

 

HELBURUA DA...

Udaleko langile eta ordezkari politikoekin udalerriko herritarren partaidetza sustatzeko eta partaidetza hori udalaren funtzionamenduarekin integratzeko nozioak jasotzea eta udala horretara egokitzeko eman beharreko urratsetan hausnartzea.

ZEHAZKI BILATUKO DUGU...

  • Herritarren partaidetzaren inguruko ulermen desberdinak partekatu, eta ikuspegi bateratu bat sortzea.
  • Udalean eta herrian partaidetzaren inguruko ibilbidearen irakurketa autokritikoa egitea.
  • Udalaren eta herriaren partaidetza-momentuaz jabetzea.
  • Udalera eta herrira hobekien egokituko den etorkizun hurbileko partaidetza-ereduaz hausnartzea.

Datak:

2023ko azaroa - 2024ko apirila bitartean

Lekua:

Udala eta trebakuntza-taldearen artean adostua

Iraupena:

8 ordu (saio kopurua adostua)

Hizkuntza:

Euskara

Metodologia:

Teoria eta praktika uztartuz, udalaren errealitatera egokituz

Baliabideak
Nazioarteko Jardunaldiak. "Parte hartzea instituzionalizatu eta parte hartzea errotu": Adrian Buaren Hitzaldia (Montfort University)
Lotura duten ekintzak Ordua
0 TREBAKUNTZA-TAILERRAK: Udalak, partaidetza eta ekintza komunitarioa
Egina
0 Trebakuntza-tailerrak 2. Udaleko partaidetza gune, espazio eta prozesuen kalitatean sakontzen
Hasi gabe
0 Trebakuntza-tailerrak 3. Ekintza komunitarioaren estrategietan sakontzen
Hasi gabe
0 Trebakuntza-tailerrak 4. Nola txertatu ikuspegi komunitarioa gure zerbitzu eta ekipamendutan
Hasi gabe
0 Trebakuntza-tailerrak 5. Partaidetza eta ekintza komunitarioa herri txikietan
Hasi gabe