2023ko 220 eredua eskuragarri Zergabidean

Gaurtik aurrera eskuragarri dago Zergabidean 2023 ekitaldiko 220 eredua

Sozietateak 2023

Sozietateen zerga kanpaina hasi aurretik 2023 ekitaldiko 220 eredua kaleratu da Zergabidea plataforman.

Programa hau dela medio, autolikidazioaren emaitza ezagutu daiteke eta aldez aurretik planifikatu ere bai. Internetez aurkeztu ahal izango dira 2024ko uztailaren 1etik aurrera.