2021eko PFEZren 109 ereduaren % 40aren ordainketa kudeatzea ZergaBidean
Zerga zorren ordainketa atzeratzeko aukeraz gain, hiru ordainketa modu daude: helbideratzea, ordainketa gutuna eta ordainketen pasabidea.
- 3155
2021eko PFEZaren zorraren ordainketa zatikatu dutenei eta zorraren % 60 helbideratze bidez ordaindu dutenei, printzipioz, 22/11/10ean % 40 kobratuko zaie helbideratze bidez.
Hala ere, bai kargua jasoko duen kontua, baita ordaintzeko modua ere, alda daitezke.
2021eko PFEZaren zorraren ordainketa zatikatu eta zorraren % 60 ordainketa-gutunaren edo ordainketa-pasabidearen bidez ordaindu dutenek zorraren % 40 ordaintzeko modalitatea aukeratu behar dute, eta 22/11/10 baino lehen ordaindu.
Kudeaketa hori ZergaBideatik egin daiteke, dagokion errenta aitorpenaren DATU AURKEZPENAREN DATUAK ataleko 2. EPEAREN DATUAK moduluan.