Aldizkari Ofizialetan argitaratutako dirulaguntzen laburpena

Jarraian jasotzen da aldizkari ofizialetan argitaratutako eta toki entitateei zuzendutako diru-laguntzei buruzko informazioa:

dirua

Deialdia egiten da 2024. urterako, nekazaritza-sektorean lan egiten duten sasoikako langileentzako ostatu izango diren higiezinak sortzeko, egokitzeko edo ekipatzeko laguntzetarako, de minimis araubidean. Eskabideak aurkezteko epea amaituko da horretarako bideratutako aurrekontua agortzen denean. Nolanahi ere, aurrekontu erabilgarria egon ala ez, laguntza-eskabideak aurkezteko epea 2024ko azaroaren 15ean amaituko da.

Hirigune 2024, hiri-merkataritzaren lankidetza, dinamizazio eta lehiakortasuneko zonako estrategiak sustatzera bideratutako laguntza-programaren deialdia egiten da 2024ko ekitaldirako. Eskabideak aurkezteko epea 2024ko ekainaren 7an amaituko da.

Ideiak 2024 - mugaz gaindiko aurrekontu partehartzaileak dirulaguntzen programaren oinarri arautzaileak eta 2024ko deialdia, Etorkizuna Eraikiz ekimenaren esparruan argitaratzen dira. Eskabideak aurkezteko epea 2024ko ekainaren 3an amaituko da.

Argitaratzen da Euskal Autonomia Erkidegoan lan-inguruan prestakuntza digitala finantzatzeko laguntzen deialdia, Europar Batasunaren NextGenerationEU funtsak finantzatutako Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan. Eskabideak aurkezteko epea 2024ko ekainaren 10ean amaituko da.