Aldizkari Ofizialetan argitaratutako dirulaguntzen laburpena
Jarraian jasotzen da aldizkari ofizialetan argitaratutako eta toki entitateei zuzendutako diru-laguntzei buruzko informazioa:
- 337
Gipuzkoako Lurralde Historikoan eremu degradatuak lehengoratzeko eta azpiegitura berdea hobetzeko proiektuak eta jarduketak gauzatan egiteko 2024ko dirulaguntzen deialdia ebatzi da.
Gipuzkoako Mice delako turismo jarduera sustatzeko dirulaguntza programaren 2024ko deialdia argitaratzen da. Eskabideak aurkezteko epea 2024ko ekainaren 5eko 15:00etan amaituko da.
Energia eraginkortasuneko, energia berriztagarrietako eta mugikortasun eraginkorreko inbertsioetarako laguntzen programa arautzeko oinarriak onartu, deitu eta argitaratzen dira. Eskabideak aurkezteko epea 2024ko urriaren 31an amaituko da.
Publikoak ez diren artxiboak antolatu, digitalizatu eta zabaltzeko dirulaguntzak ezartzen dira, eta 2024ko ekitaldirako deialdia egiten da. Eskabideak aurkezteko epea 2024ko ekainaren 14an amaituko da.