Aldizkari Ofizialetan argitaratutako dirulaguntzen laburpena

Jarraian jasotzen da aldizkari ofizialetan argitaratutako eta toki entitateei zuzendutako diru-laguntzei buruzko informazioa:

dirua

2024rako, Kultura Ondare Immateriala babesteko proiektuetarako laguntzetarako deialdia egiten da, norgehiagoka-erregimenean. Eskabideak aurkezteko epea 2024ko ekainaren 19an amaituko da.

Bizikidetzaren eta giza eskubideen arloan proiektuak egiten dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko udal eta gainerako toki-entitateentzako laguntzen deialdia egiten da. Eskabideak aurkezteko epea 2024ko ekainaren 20an amaituko da.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren errepide sarearen bide segurtasuna hobetzen duten udalerri txikien eta toki entitate txikien jarduketetarako laguntzak ematea (2024ko deialdia) argitaratzen da. 

Arte plastikoak eta ikusizkoak sustatzeko Gure Artea sariak arautu eta horietarako deialdia egiten da. Eskabideak aurkezteko epea 2024ko ekainaren 24an amaituko da.

Ikastetxe jasangarriak aitortzeko deialdia egiten da. Eskabideak aurkezteko epea 2024ko ekainaren 19an amaituko da.