Aldizkari Ofizialetan argitaratutako dirulaguntzen laburpena

Jarraian jasotzen da aldizkari ofizialetan argitaratutako eta toki entitateei zuzendutako diru-laguntzei buruzko informazioa:

dirua

Euskal Kultura Ondarearen garrantzia azpimarratu eta hedatzeko 2024-2026 aldirako dirulaguntzetarako deialdia arautzen eta egiten da. Eskabideak aurkezteko epea 2024ko uztailaren 10ean amaituko da.

Elikadura jasangarriaren eta mugikortasun berriaren misioetara bideratutako proiektu berritzaileak Etorkizuna Eraikiz-Misioak 2024 programaren dirulaguntza lerroaren oinarri arautzaileak eta 2024ko deialdia argitaratzen dira. Eskabideak aurkezteko epea 2024ko uztailaren 5eko 12:00etan amaituko da.

Helmuga Turistiko Adimendunen Sareko helmugetan plataforma teknologikoak eta irtenbide digitalak hedatzeko laguntzak emateko oinarri arautzaileak eta 2024ko deialdi aurreratua, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan. Eskaerak aurkezteko epea uztailaren 1ean amaituko da.

2024ko ekitaldiko deialdia onartzen da, Gipuzkoako udalerrietan, Euskadiko Antzerki Sarean integratutako antzerkietan, arte eszenikoen eta musikaren urteko programazioa egiteko eta arte eszenikoak sustatzeko programak egiteko dirulaguntzak emateko (Euskadiko Antzoki Sarea). Eskabideak aurkezteko epea 2024ko irailaren 30ean amaituko da.

Gipuzkoako lurraldean agiri ondarea zaharberritzeko dirulaguntzak emateko ebazpena eman aurretik, interesdunei entzuteko tramitean 10 eguneko epea eskaintzen da, nahi dituzten alegazioak aurkez ditzaten.               

Itsas kultura-ondarearen garrantzia nabarmentzeko 2024ko ekitaldiko dirulaguntzen oinarri arautzaileak ezarri eta laguntza horiek emateko deialdia egiten da. Eskaerak aurkezteko epea uztailaren 15ean amaituko da.