Aldizkari Ofizialetan argitaratutako dirulaguntzen laburpena

Jarraian jasotzen da aldizkari ofizialetan argitaratutako eta toki entitateei zuzendutako diru-laguntzei buruzko informazioa:

dirua

Argitaratzen da «Berroreka eta ekitaterako lurralde-proiektuak. Lehentasunezko arretako kolektiboak» finantzatzeko laguntzen 2023ko ekitaldiko deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen onuradun diren erakundeen zerrenda.

Argitaratzen da batez ere langabeentzat den 2024-2025 urteetarako prestakuntza-eskaintza finantzatzeko dirulaguntzen deialdia, Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duen maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuaren esparruan. Eskabideak aurkezteko epea uztailaren 29an amaituko da.

Argitara ematen da zaintzen eremuan Mentsad-Zainlab programa garatzeko prestakuntza-ekintzak egiteko dirulaguntzen 2024. urterako deialdia, lehentasunez langile landunei zuzendua. Eskabideak aurkezteko epea urriaren 30ean amaituko da.

Lanean dabiltzanei lehentasunez zuzendutako prestakuntza-eskaintza finantzatzeko dirulaguntzen deialdia argitaratzen da, 2024-2025 urteetarako, Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duen maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuaren esparruan. Eskabideak aurkezteko epea uztailaren 29an amaituko da.

Toki-erakundeek sustatutako proiektuak finantzatzeko diru-laguntzetarako deialdia egiten da, lurralde-eraldaketarako eta despopulazioaren aurka borrokatzeko proiektu berritzaileak finantzatzeko 2024ko ekitaldian. Eskabideak aurkezteko epea abuztuaren 12an amaituko da.

Argitaratzen da laneratzeko enpresak sortzeko eta mantentzeko laguntzak arautzen dituen Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuaren 2009ko maiatzaren 4ko Aginduan aurreikusitako laguntzen 2024rako deialdia. Eskabideak aurkezteko epea irailaren 30ean amaituko da.