Aldizkari Ofizialetan argitaratutako dirulaguntzen laburpena
Jarraian jasotzen da aldizkari ofizialetan argitaratutako eta toki entitateei zuzendutako diru-laguntzei buruzko informazioa:
- 165
![dirua](/documents/2456431/2963414/diru%2Blaguntzak.jpg/a35c81a6-f797-af36-d1ac-6c43063a0fa6?t=1520360760000)
Lanbide-heziketako bikaintasun-zentroen estatuko sareko 2. modalitatera bideratutako laguntzen deialdia 2024an, Europar Batasunak finantzatutako Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan (NextGenerationEU). Eskabideak aurkezteko epea uztailaren 15ean amaituko da.
Prestakuntza-erakundeentzako diru-laguntzen deialdia, Gaitasun Profesionalen Estandarren Katalogo Nazionalari lotutako prestakuntza-ekintzak finantzatzeko 2024an. Eskabideak aurkezteko epea uztailaren 23an amaituko da.
Euskadiko museo eta bildumetarako 2024ko dirulaguntzen oinarriak eta deialdia onartu dira. Eskabideak aurkezteko epea abuztuaren 12an amaituko da.
Euskal Autonomia Erkidegoko toki-administrazioetako eta foru-administrazioetako enplegatuen prestakuntza finantzatzeko diru-laguntzen deialdia. Eskabideak aurkezteko epea irailaren 2an amaituko da.