Aldizkari Ofizialetan argitaratutako dirulaguntzen laburpena
Jarraian jasotzen da aldizkari ofizialetan argitaratutako eta toki entitateei zuzendutako diru-laguntzei buruzko informazioa:
- 219
Iragartzen dira 2024ko ekitaldirako turismoko lurralde-proiektuetarako laguntzak. Eskabideak aurkezteko epea abuztuaren 16an amaituko da.
Argitaratzen da Euskal Autonomia Erkidegoan enplegurako prestakuntzako entitateek berrikuntzaren arloan egiten duten inbertsioa finantzatzeko dirulaguntzen 2024ko deialdia. Eskabideak aurkezteko epea irailaren 30ean amaituko da.
Argitaratzen da lehentasunezko arretako kolektiboentzako enplegu-proiektu integralak finantzatzeko laguntzen deialdia. Eskabideak aurkezteko epea irailaren 30ean amaituko da.
Argitaratzen da langile kualifikatuen eskari altuko sektoreetan prestakuntza-jarduerak egiteko 2024. urterako dirulaguntza-deialdia, lehentasunez langile langabeei zuzendutakoa. Eskabideak aurkezteko epea irailaren 9an amaituko da.