Aldizkari Ofizialetan argitaratutako dirulaguntzen laburpena
Jarraian jasotzen da aldizkari ofizialetan argitaratutako eta toki entitateei zuzendutako diru-laguntzei buruzko informazioa:
- 3036
Azaroaren 3ko TER/1204/2021 Aginduaren bidez esleitutako gehieneko zenbatekoa duen proiekturik aurkeztu ez duten toki-erakundeetako administrazioak digitalki eraldatzeko eta modernizatzeko diru-laguntzen 2022rako oinarri arautzaileak onartu eta deialdia egin da, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan. Eskaerak aurkezteko epea 2022ko urriaren 15eko 15:00etan amaituko da.
2022-2023 ikasturtean, udalen edo udal erakundeen mendeko euskaltegiei dirulaguntzak emateko oinarriak onartzen dira. Eskaerak aurkezteko epea 2022ko azaroaren 4an amaituko da.